Suge parkeko haur jolasak berreskuratzeko lanak 26/05/28
Urtarrilean hasi eta irailean amaitzen den Lorezaintza eta Pintura Prestakuntza eta Enplegu Tailerraren barruan, Tafallako Udala Sugearen Parkeko aisialdirako gunea kontserbat...
2017/06/07
Ostirala honetan, ekainaren 9an, ‘Ager Vasconum’ Literatura lehiaketaren sariak banatuko dira Centro Cultural Tafalla Kulturgunean, arratsaldeko 20:00etan. Ekitaldian parte hartu duten herrietako alketak egongo dira: Andoni Lacarra (Erriberri), Ángel Navallas (Zangoza), Koldo Leoz (Lizarra), Pablo Azcona (Lodosa) eta Arturo Goldaracena (Tafalla).
Eskualde hauetako gazteak euskaraz idazteko zaletasuna sustatzearren jaio zen lehiaketa. “Euskal literatura ikastetxetako gai zerrendan sartzeko aukera ezin hobea da hau. Urteekin batera lehiaketa hazten joan dadin espero dugu”, aipatu zuen Iñaki Lergak, Tafallako Udaleko Euskara zinegotziak.
Aurtengo edizioan 145 lan aurkeztu dira: Lizarrako merindadetik (57 lan), Erriberriko merindadetik (87 lan) eta Zangozako merindadetik 2 lan iritsi dira. Gaiak ere anitzak izan dira, kontuan hartuta idazlanak idazteko eta aurkezteko epea estu-estua izan dela.
Karmele Gurbindo abeslaria izango da ekitaldiaren aurkezlea; Nera del Frago eta Aitor Ayerra tafallako kantautoreak musika jarriko diote arratsaldeari.
Urtarrilean hasi eta irailean amaitzen den Lorezaintza eta Pintura Prestakuntza eta Enplegu Tailerraren barruan, Tafallako Udala Sugearen Parkeko aisialdirako gunea kontserbat...
Seigarren urtez jarraian, Tafallan IPESek eta Golemek antolatutako Zinemaren eta Emakumeen Nazioarteko 40. Erakusketako film sorta bat ikustera gonbidatzen zaituztegu. Zineman...
LGTBI+ Harrotasunaren Hilaren harira, datorren ekainaren 6an, larunbata, 19:00etan, Tafallako Kulturgunean “HERRIKO LESBIANA IZATEA ETA SAIAKERAN GOZATZEA” bakarrizketaz g...