Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2018ko ekainak 1

‘AgerVasconum’ 2018ko Literatura lehiaketaren sariak ekainaren 8an, ostirala, banatuko dira

Foto noticia

2018/06/01

ager_vasconum_2018Ekainaren 8an, ostiralarekin, ‘AgerVasconum’ Literatura lehiaketaren sariak banatuko dira CentroCulturalLos Llanos Kulturagunean, arratsaldeko 08:00etan.

Ekitaldian parte hartuko dute toki entitate antolatzaileetako ordezkariek, hau da, Erriberri, Zangoza, Lodosa, Tafalla eta Lizarra Udaletako eta Irantzu Mankomunitateko agintariak.

Aurtengo edizioan 154 lan aurkeztu dira: Lizarrako merindadetik, 93 lan; Erriberriko merindadetik,60 lan eta Zangozako merindadetik lan 1 iritsi dira.Gaiak ere anitzak izan dira.

Lizarrako musikari gazteen emanaldiak musika jarriko dio ekitaldiari.

Ager Vasconum lehiaketa eskualde hauetako gazteak euskaraz idazteko zaletasuna sustatzearren jaio zen. Ager Vasconum Literatura Lehiaketa du izena eta erromatarrek gure lurraldeko hegoaldeari eman zioten izenari egiten dio aipamen; horixe baita lehiaketak hartzen duen eremua, hau da, Nafarroako Hegoaldea: Lizarrako eta Erriberriko Merindadeak eta Zangozakoa Irunberritik gora dauden ibarrak kanpoan utzita.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento