Osasun sailburuak atzo 57/2020 Foru Aginduaren bidez argitaratutako araudi berriari dagokionez, aldatu egin da Amico Teatro taldearen “Iraganbideak” dantza emanaldiaren ordutegia, bihar, urriaren 23an, ostirala 19:30ean izango da, eta ez 20:30ean. Obra Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuak antolatutako DNA programan sartuta dago. Sarrera 6 €.
LEYTZ taldearen TECNOSAPIENS albuma aurkezteari dagokionez, urriaren 24an, larunbata, 19:30ean izango da, aurreikusita zegoen bezala. Sarrera 3 €.
Era berean, Vaivén Teatroren “Sinvergüenzas” antzerki-lana mantendu egingo da urriaren 25ean, igandea, 19:00etan, aurreikusita zegoen bezala. Nafarroako Gobernuak antolatzen du, Gozamenez, Gazteria eta Sexualitatea programaren barruan, Tafallako Udaleko Gazteria Departamentuarekin elkarlanean. Sarrera doan, gonbitea eskuratuta.
Sarrerak, 100 jarlekuko kopuru mugatuarekin, Tafalla Kulturgunea Kultur Etxeko leihatilan edo Interneten eros daitezke, esteka honen bidez: https://es.patronbase.com/_Tafalla/Productions/
Zinemako programazioari dagokionez, eta Foru Aginduaren gaueko 9ak arte ordutegiak mugatuak daudenez, aldaketak ere izan ditu. Oraingoz, saioko 45 jarleku daude. Zinemako karteldegia eta webgunea bisitatzea gomendatzen dugu, filmak eta ordutegiak esteka honetan kontsultatzeko: https://www.cinetafallakulturgunea.com/index.php
Araudia aldatu edo aurrera egin ahala, jarduerak egokituko ditugu ordutegiei, edukierei eta baldintzei dagokienez.