Gaur argitaratu dira Laiak 2023 sariak, eta irailaren 23an egingo da banaketa ekitaldia Tafallako Kulturgunean.
Sari hauek LAIAK erdialdeko LGTBIQ+ elkarteak antolatzen ditu, LGTBI pertsonen eskubideak eta ongizatea sustatu, aitortu eta bultzatzen dituzten pertsonak eta erakundeak aintzatesteko asmoarekin. Bestalde, foru-erakundeei dei bat egiten saiatzen dira, landa-eremuetako LGBTI pertsonen errealitatean arreta jarriz, askotan hiriburuaren zentralismoak ahaztuta.
TOKI-EREMUA: ALEJANDRO ANTOÑANZAS
Erriberriko Udaletik LGTBIQ+ pertsonen eskubideen borrokan egindako lanagatik eta Laiak erakundeak egiten duen guztian beti eskaini duen arretagatik, Erdialdeko saria Alejandro Antoñanzasek, Erdialdeko Garapen Partzuergoko kideak, jasoko du.
NAFARROAKO EREMUA: EUSKADI GAYFRIENDLY
Nafarroa eremuan, saria Euskadi Gayfriendly elkartearentzat da, Gayfriendly pertsonen arteko harremanak bilatzeko eta sortzeko beharrei aurre egiteko egindako lanagatik
ESTATUKO EREMUA: PALOMA DEL RÍO CAÑADAS
Paloma Del Río Cañadas kazetaritzan aritzen diren emakume garrantzitsuenetako eta adierazgarrienetako bat da. 35 urte baino gehiago daramatza komunikazioaren munduan, kirol minoritarioei ikusgarritasuna ematen saiatzen. Espainiako Estatuan, kirol-kazetaritzaren aitzindaria izan zen. Eremu hori gizonezkoen generoari bakarrik baimentzen zitzaion, kristalezko sabaia apurtu zuen eta RTVEn ginmasia, patinaje edo hipika emanaldirik onenen sinonimoa da.
LGTBI eskubideekin konprometituta, LGTBI pertsonei kirolean ikusgarritasuna ematearen erreferente eta defendatzaile bihurtu zen. Bere azken lana “Yo no quiero esconderme “(Nik ez dut ezkutatu nahi) hiru kapituluko bideo-podscat bat da, Espainiako estatuko kirolaren barruan LGTBI errealitatean sakontzen duena.
AIPAMEN BEREZIA: BIBA ZUEK (ETB1)
Aurten aipamen berezia egingo zaio astelehenetik ostiralera ETB1en ikusgai dagoen Biba Zuek programari, eta bereziki Albina Stardust Drag queenak egiten duen atalari, Genero eta sexu aniztasunari buruzko erreportajeak eginez, beste ikuspegi batetik hezten saiatzen da. Aipamen hau komunikabide publiko batetik giza eskubideen defentsa egiteak duen garrantziagatik ematen da.