Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2020eko azaroak 17

Alkatetza Ebazpena | “2019-2020an euskara ikasteko laguntzak”

Foto noticia

Tafallako alkateak aditzera ematen du Udalak ondotik hitzez hitz hartutako erabakia:

“Alkatetzaren 2020ko azaroaren 16ko Ebazpena. Tafallako Udala; horren bidez, euskara ikasteko 2019-2020 ikasturteko laguntzen eskatzaileen arteko hainbanaketa egin da.

Ikusita 2020ko abuztuaren 13ko Alkatetzaren Ebazpena, 2019/2020 ikasturtean euskara ikasteak sortu dituen gastuak finantzatzeko 4.500 €-ko zenbatekoa baimentzea onartzen duena, aurrekontuko kontu sail honen kargura: · 0 3350 4800001 Euskararen dirulaguntza – Euskararen ikaskuntza

Ikusita Alkatetzaren 2020ko azaroaren 4ko ebazpena, 2020ko udan euskarazko kanpalekuetara joateagatik 625 euroko laguntzak ematea eta 775 euroko saldoa berreskuratzea onartzen duena, euskara ikasteko deialdiaren zenbatekoa handitzeko.

Ikusirik jendaurreko epean 38 eskabide aurkeztu direla eta guztiek deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela.

Euskara Zerbitzuak egindako proposamena ikusita, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean xedatutakoarekin bat etorriz esleiturik ditudan eskumenak erabiliz, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretua,

Toki entitateen antolaketa, funtzionamendua eta araubide juridikoa eta aplikazio orokorreko gainerako araudia

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Euskara ikasteko deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituzten 38 pertsonen artean 5.275 €(4.500 € + 775 €) banatzea. Zerrenda erantsi da.

Bigarrena.- Zerrenda iragarki-taulan eta Udalaren web orrian argitaratzea onartzea.

Hirugarrena.- Ebazpena Tafallako Udaleko Ekonomia Zerbitzuen eta Garapenaren Alorrera eta Euskara Zerbitzura igortzea, espediente hau izapidetzeko.”

ESKATZAILEAK ETA DIRU KOPURUA IKUSI

Udal idazkaria. Nekane Agreda Arroitz

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Bisita gidatua Juncal aintzirara

Bisita gidatua Juncal aintzirara

Nafarroak bat egiten du 2026ko Hezeguneen Munduko Egunarekin, "Hezeguneak eta ezagutza tradizionalak: kultura-ondarea ospatzea" lelopean, gizartea sentsibilizatzeko eta inplik...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento