Alkatetzaren 2021eko urtarrilaren 18ko ebazpena. Tafallako Udalak 2021eko INAUTERIAK bertan behera uztea ebatzi du, COVID-19 pandemia hedatzeak osasun publikoan eragindako krisi sanitarioari aurre egiteko aparteko neurri gisa. Jaietako Informazio Batzordeak 2021eko urtarrilaren 14an emandako irizpena ikusita, 2021eko inauteriak etetea proposatzen duena, Covid-19k gaur egun duen osasun egoera dela eta.
Ikusirik Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren 2/2021 Foru Dekretua, urtarrilaren 13koa, Nafarroako Foru Komunitatean SARS-Covid 19k eragindako infekzioen hedapenari eusteko neurriak ezartzen dituena, bai eta Osasun sailburuak urtarrilaren 13an emandako 1/2021 Foru Agindua ere (2020ko Foru Agindua, zati batean luzatu eta aldatzen duena).
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuan eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedatutakoaren arabera esleiturik ditudan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.- 2021eko inauteriak bertan behera uztea, COVID-19 pandemia hedatzeak osasun publikoan eragindako osasun-krisiari aurre egiteko aparteko neurri gisa.
Bigarrena.- Ebazpen hau Udaltzaingoari eta Jaietako Informazio Batzordeari igortzea, jakinaren gainean egon daitezen eta ondorioak izan ditzan.
Hirugarrena.- Ebazpen honen ohiko bideetatik argitaratzea, orok jakin dezan eta bete dadin.
Tafallan, 2021eko urtarrilaren 18an.
Alkatea, Jesús Mª Arrizubieta Astiz.