XIX. UDABERRIA EUSKARAZ | Maiatzaren 14tik 22ra
Euskararen hazia egunero ereiten da. Ikastolako patioan eta tailerretan, Komarkaletan antolatzen den herri kiroletan, gurasoek seme-alabekin euskaraz jolasten duten momentueta...
Aditzera ematen dut Udaltzaingoko Alkatetzak Tafallako Udalak ondotik hitzez hitz ematen den ebazpena eman du:
“2020ko azaroaren 11ko ebazpena, alkateak emana. Tafallako Udala; honen bidez, Tafallako Udalaren zerbitzuko gizarte langile gisa aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda formalizatzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi da.
Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko irailaren 22an hartutako erabakiaren bidez, deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi ziren, Tafallako Udalaren zerbitzuko gizarte-langile gisa aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda bat formalizatzeko, erakunde horretan gertatzen diren beharrei aldi baterako estaldura emateko. Zerrenda hori 2020ko urriaren 6ko 230. NAOn argitaratu zen.
Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, bidezkoa da Alkatetzak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, eta zerrenda hori iragarki oholean eta Udalaren web orrian (www.tafalla.es) argitaratzeko agintzea.
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuan eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedatutakoaren arabera esleiturik ditudan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea, Tafallako Udalaren zerbitzuko gizarte-langile gisa aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda bat formalizatzeko. Zerrenda hori ebazpen honen eranskin gisa erantsi da.
Bigarrena.– Interesdunei adieraztea, argitaratzen diren egunetik hasita eta argitaratu eta hurrengo bost egun balioduneko epean, erreklamazioak aurkeztu edo egindako akatsak zuzendu ahal izango dituztela.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Tafallako Udalaren iragarki oholean eta Udalaren web orrian (www.tafalla.es) argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”
Udal idazkaria. Nekane Agreda Arroitz
Euskararen hazia egunero ereiten da. Ikastolako patioan eta tailerretan, Komarkaletan antolatzen den herri kiroletan, gurasoek seme-alabekin euskaraz jolasten duten momentueta...
MAIATZAREN 10EAN, IGANDEA, EMAKUMEEN VIII. SAN FERMIN ESKU PILOTA TXAPELKETA TAFALLAKO ERETA PILOTALEKUAN Tafallan jokatuko da emakumezkoen esku pilotako San Fermin Txapelk...
Datorren maiatzaren 8an, ostirala arratsaldeko 19:30ean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren denboraldiko azken kontzertua ospatuko da. Eman izena sarrera bikoitz baten zozketan...