Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2020eko irailak 17

Alkatetzaren Ebazpena | “Musika Eskolan saxofoi irakasle izateko lanpostu bat betetzeko deialdiko onartu eta baztertuak”

Foto noticia

Aditzera ematen dut Udalekoko Alkatetzak Tafallako Udalak hitzez hitz honela dioen ebazpena eman duela: “Udal honetako behin-behineko alkateak emandako 2020ko irailaren 15eko ebazpena. Tafallako Udalaren Musika Eskolako Saxofoi irakasle izateko lanpostu bat betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko uztailaren 21ean hartutako erabakiaren bidez, Tafallako Udalaren Musika Eskolari atxikitako Saxofoiko irakasle lanpostu bat errelebo kontratu bidez lanaldi partzialean aldi baterako lan-kontratuarekin hautatzeko deialdia arautzen duten oinarriak onetsi ziren. Deialdia 2020ko abuztuaren 24ko 188. NAOn argitaratu zen.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da, deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoari jarraituz, Alkatetzak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, eta iragarki oholean eta Udalaren web orrian (www.tafalla.es) argitaratzeko agintzea.

Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean xedatutakoarekin bat etorriz esleiturik ditudan eskumenak erabiliz, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretua, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onartzen duena, eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak kontuan hartuz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Tafallako Udalaren Musika Eskolari atxikitako saxofoi irakasle lanpostu bat, txanda-kontratu bidez, aldi baterako eta lanaldi partzialean kontratatzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Zerrenda ebazpen honen eranskinean dago.

Bigarrena.– Baztertutako izangaiei adieraztea, argitaratzen diren egunetik hasita eta hurrengo bost egun balioduneko epean, erreklamazioak aurkeztu edo egindako akatsak zuzendu ahal izango dituztela.

Hirugarrena.– Ebazpen hau iragarki-taulan eta Udalaren web orrian (www.tafalla.es) argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Udal idazkaria. Nekane Agreda Arroniz

ONARTUAK:

  • AYENSA MENDEZ IKER
  • DE ESTEBAN GUTIERREZ OSCAR
  • MARTINEZ ITURBIDE DAVID
  • ZUFIAURRE MARCO ION

BAZTERTUAK:
1. Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den titulua duela frogatzen duen agiria ez aurkezteagatik.

  • RODRIGUEZ VILLAR JOSEBA

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento