Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2023ko ekainak 13

“Alteritats”, Zinemaren eta Emakumeen Erakusketaren lehenengo proiekzioa gaur izango da

Foto noticia

Gaur, ekainak 13 asteartea 20:00etan, Zinemaren eta Emakumeen Erakusketaren barnean ikusi ahalko diren hiru filmen lehenengoa emango da, “Alteritats”, Andorrako Ull Nu Zinemaldiko film luze onenaren sara jaso zuena.

Dokumental honek jatorri eta egoera desberdinetako lesbianen ahotsa biltzen du, arau heterosexuala nagusi den mundu batean, disidentzia hori bizitzeak esan nahi duenaren inguruan beren esperientzien berri emateko.

Solasaldira gonbidatuak:

Alba Cros eta Nora Haddad, dokumentalaren zuzendariak eta Sara Torres, pentsalaria, poeta eta eleberrigile espainiarra. ‘Lo que hay’, eleberrigintzan egin duen debuta, arrakasta aparta izaten ari da kritikarien eta publikoaren artean.

Alba Cros

2015ean, beste kide batekin, Las amigas de Àgata zuzendu zuen eta Gaudí sarietarako izendatu zuten. Resiliencia telebistarako dokumentala sinatu zuen. Argazkigintzako zuzendari ere aritu da Zaida Carmonaren La amiga de mi amiga lanean, besteak beste.

Nora Haddad

Bere arte-prozesuak soinu-sorkuntza eta gizarte-zientziak konbinatzen ditu, zenbait jaialditan instalazio eta performanceak programatu ditu, adibidez, Mixtur eta BAMen. Aldi berean, sonidista eta zinemako soinu-diseinatzaile gisa espezializatu zen.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento