Martxoaren bigarren astean, Covid 19aren eraginez amaitutzat eman zen Tafallan eroldatuta dauden etorkin helduentzako gaztelerazko alfabetatze kurtsoa.
Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasun Arloak antolatzen duten jarduera honen helburua pertsonei haien bizileku berri honetan bizitza independiente eta autonomo bat eramatea ahalbidetzen dien erremintak eskaintzea da, lan baldintzei arreta berezia jarriz.
Hizkuntza baten ikasketa barneratze sozialaren gakoetako bat da, horregatik klaseetan idazketa, irakurketa eta ahozkera erakusteaz gain gure lege zein ohiturak ere azaltzen zaizkie ikasleei.
2018-19 kurtsotik aurrera lan taldeen antolaketa mailen arabera egiten da, Escolapioseko Itaka Fundazioari eta Nafar Gobernuaren Helduentzako Oinarrizko Hezkuntza Zentroari esker, eta noski, urritik martxora astean bitan irakasten ibili diren pertsona bolondresei esker.
Tailerrean parte hartzen duten pertsonen %90a emakumeak dira, arabiarrak gehienak, baina baita errusiarrak, bulgariarrak, brasildarrak edo afrikarrak.
Atzo Escolapioseko patioan ospatu zen prentsaurrekoan Udaleko teknikari eta ikasleek bolondresen lana eskertu nahi izan zuten, haiek gabe ezinezkoa litzatekelako guzti hau antolatzea.