Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2016ko azaroak 10

Antzerkia eta hitzaldiak Emakumeenganako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatzeko

Foto noticia

2016/11/10

CART25nov2016TAFALLA

Gaur goizean Udaletxeko Bilkura aretoan Emakumeenganako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatzeko prestatu diren jarduerak aurkeztu dituzte Rakel Alvarezek, Berdintasun zinegotziak, eta Imelda Mañeruk, berdintasun teknikariak. “Herritargo konprometitu baten alde, emakumeenganako indarkeriaren kontra… egunero, toki eta esparru guztietan erasotuak izan diren emakumeak babestuz erasotzaileen aurka” lelopean, honako jarduera hauek prestatu dira:

Azaroaren 11a, ostirala. Bikotea.

Ligatu nahi dut eta ez dakit nola. Zergatik bikotearen bila? Nola izan daiteke hain zaila ongi egotea, elkar maite dugunarekin.

Hizlaria: Oihana Beloki Unzu.  Gizarte hezitzailea eta sexologoa. Lastotan Kooperatiba. Lekua: La Kolasa. Ordua: 19:00. Sarrera doan.

Azaroaren 12a, larunbata. VII. Jaialdia Hirugarren Sektoreko Antzerkia, Almadraba Teatro taldearekin. *

“Retrato en rojo”: Juan eta Verónica txatez ezagutu dute elkar eta geratzea erabaki dute. Gizona, 35 urteko argazkilaria, dotorea eta izaera gaztea. Neska nerabea, 14 urtekoa, jostaria eta argia. Gustuko dute elkar, lakrikunkeriatan dabiltza. Etxera joango dira “argazkiak egitera”, baina lan honetan ezer ez da dirudiena. Lekua: Centro Cultural Tafalla Kulturgunea. Ordua: 19:00. Sarrera: 6 €

Azaroaren 22a, asteartea. Antzerkia Poética Kiribila taldearekin. “Diálogo Matrioshka” *

Violeta gaixorik dago, Matrioskak jota, “maitasun erromantikoak” jota. Sormenetik hurbilduko gara eztabaidara. Honako tresna hauekin: dantza, musika, olerkia eta antzerkia. Tresnak batu eta ironia, sentsibilitatea eta umorearekin uztartuta, “maitasun erromantikoa”ren ideia aztertuko dugu. Lekua:Centro Cultural Tafalla Kulturgunea Ordua: 20:00. Sarrera: Doan, aldez aurretik gonbidapena hartu behar da.

Azaroaren 23a, asteazkena. Emakumearen salerosketa eta prostituzioa. Munduko Medikuak elkartea. *

“Agua salada” izeneko mikro-antzerkiarekin hasiera emango diogu saio honi. Bertan gezurra eta sexu esplotazioa bizi izan duen emakume baten istorioa ezagutuko dugu; ondoren, datuak eskuan, errealitatea aztertuko dugu; azkenik, hausnarketa eta elkarrizketa txanda zabalduko da. Lekua eta ordua: Liburutegia, 18:30. Sarrera doan

Azaroaren 24a, osteguna. Jardunaldia: Esku-hartzea emakumeen kontrako indarkeria kasuetan.

Genero indarkeria kasuetan esku hartzen duten Tafalla eta eskualdeko profesionalei zuzendutaeta oro har interesa duen orori.

10:00 Hasiera ekitaldia.

10:15 Nafarroan Emakumeen kontrako Indarkeria kontzeptuaren esanahia. Genero indarkeria pairatzen duten emakumeei zuzendutako baliabideak. Txaro Zábal Saenz. Nafarroako Berdintasun Institutua, Emakumeen kontrako indarkeria saileko Teknikaria.

11:30 Genero Indarkeriaren biktimak babesteko eta artatzeko telefono bidezko zerbitzua (ATENPRO). María Ezkurra Larrasoaña. Nafarroako Gurutze Gorriko ATENPRO programako erreferentea.

12:00 Atsedenaldia-kafea

12:20 Emakumeentzako Aholkularitza Zerbitzua Tafallan. Alicia Escudero Domínguez. Abokatua eta koordinatzailea Tafallako Emakumeentzako Arreta Zerbitzuan (SAM).

12:50 Komunikabideek emakumeen kontrako indarkeria nola jorratzen duten aztertu. Isabel Menéndez Menéndez, Filosofian Doktorea, Kazetaritzan Lizentziatua, Ikus-entzunezko Komunikazioan irakaslea eta Burgoseko Unibertsitateko Berdintasun Unitateko Zuzendaria. Lekua: Centro Cultural Tafalla Kulturgunea. Sarrera doan.

Azaroaren 25a, ostirala. Elkarretaratzea eta Adierazpen Instituzionala, manifestuaren irakurketa. Lekua: Nafarroako plaza. Ordua: 12:00.

Azaroaren 27a, igandea. Herri martxa

IV. herri martxa emakumeekiko indarkeriaren aurka. Hiritarrak batzeko ekimena da hau eta emakumeekiko indarkeriaren gaitzezpena adieraztea du helburu. Ibilbidea nahi den modura egin daiteke: oinez, korrika, txirrindulaz edo patinez. Ordua: 12:30.

Ibilbidea: Nafarroa plaza, Arkakusoen plazatxoa, Kale Nagusia, Zazpi kaleko bidegurutzean, Arturo Monzón, Severino Fernández etorbidea eta Nafarroa plaza.

Azaroak 30, asteazkena, eta abenduak 1, osteguna.

Gunea: “NAFARROAk EZETZ dio”

Informazio gunea emakumeekiko indarkeriaz. Lekua: Nafarroako F. plaza. Ordua: 16:00 – 20:00

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen BANDOA | Suteen prebentzioa

BANDOA | Suteen prebentzioa

XABIER ALCUAZ ANDUEZA JAUNAK, NAFARROAKO TAFALLA HIRI OSO NOBLE ETA OSO LEIALEKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA, JAKINARAZTEN DU: gaur egun indarrean dagoela ekainaren 16ko 222/2...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento