Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2019ko otsailak 8

Arazo posibleen aurrean, zer egin dezakegu?

Foto noticia

Asteburu honetan, otsailak 8,9 eta 10 Tafallako otsaileko Feriak ospatuko ditugu eta Polizia Munizipalak hainbat gauza argitu nahi ditu, arazoak ekiditzeko.

1| Polizia zerbitzu ezberdinok hiritarrei laguntza emateko gaude eta horretarako hiritarron kolaborazioa eskatzen dugu. Zentzu honetan, legez kontrako edozein ekintzaren aurrean jarduteko gaude: lapurretak, liskarrak, genero indarkeria, erasoak (sexualak ala ez), droga trapitxeoak, etab. Gure larrialdietarako telefono zenbakiak hauek dira:

SOS Nafarroa eta Polizia Forala…….112 / 948704265

Polizia Munizipala………………………….092 / 948704066

Guardia Zibila………………………………062

2| Adin txikikoei alkohola saltzearen eta taberna barruan erretzearen inguruko legedia gogorarazi nahi dugu. Beste edozein establezimendu publiko ala pribatutan ere ez da adin txikikoei alkohola saltzea onartuko.

3| Azkenik, gogoraraztekoa da ere Ferietan hainbat taberna eta establezimenduk izango duten itxiera ordutegia.

OSPAKIZUNA TABERNA BEREZIAK – KAFE IKUSKIZUNAK JAI ARETOAK – DISKOTEKAK
Otsaileko Feriak
(larunbat gaua – igande goiza)
Itxiera ordua 5:00
Itxiera ordua 8:00

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento