Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2019ko irailak 4

Areto Futboleko Final solidarioa ostiral honetan Tafallan

Foto noticia

Nafarroako Futbol Federazioak, Tafatrans eta Olite FSrekin batera, Nafarroako Areto Futboleko Koparen IV. edizioa antolatu du. Aurretik ospatu diren bi kanporaketa partiduen ostean, finalean lehenengo mailako bi talde nafarrek indarrak neurtuko dituzte. Aspil Vidal Ribera Navarrak eta Osasuna Magnak partidu bakarra jokauko dute ostiral honetan, irailaren 6an, 20:00etan Tafallako Kirol Hirian.

 

Gaur goizean aurkeztu da finala Tafallako Udaletxean. Lehiakortasunaz gain, berezitasun handia izango duen partidua da, etekin guztiak modu solidarioan, Tafallako zein Erriberriko udalen bidez, pasa den uztailak 8ko uholdeengatik kaltetuak izan diren pertsonentzako bideratuko baitira. Prezio bakarra 5€koa izango da, 12 urte baino gehiago dituzten ikusleentzat. Salmenta egunean bertan egingo da Kirol Hirian.

Prentsaurrekoan Jesus Arrizubieta, Tafallako Alkatea; Tafalla eta Erriberriko Kirol Zinegotziak, Jose Ignacio Moros eta Angelica Reina; Olite FSko lehendakaria den Luis Diaz eta Iñaki Mendioroz, Nafarroako Futbol Federazioaren zuzendaria izan dira.

Arrizubietak bere esker ona adierazi du. “Beste elkartasun keinu bat, oraingo honetan federazioa eta parte hartzen duten taldeen eskutik datorrena. Beharrak asko dira oraindik baina hau basoa betetzen joateko beste tantatxo bat da”. Era berean, Reinak deia zabaldu du Erriberriko auzokideak ekitaldia ikustera hurbil daitezen.

Iñaki Mendiorozek Olite FSren keinua eskertu du, printzipioz finala Erriberrin ospatu behar zelako, baina ikusle gehiago erakartzeko helburuarekin Tafallara aldatzeko prest izan direlako. “Sarrera kobratzen dugun lehenengo aldia den arren, Kausak zein ikuskizunak pena merezi dute, eta zale guztiak animatzen ditut bertara gerturatzera”.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento