2017/12/13
Aabenduaren 13 tik 31ra Auzo Etxean (Centro Cívico), Tafallako Udalaren diru-laguntza jaso duen proiektu baten bilakaera eta lorpenak erakusten dituen Proiektua aurkeztuko da, 2016an izan zen Garapenarekiko Lankidetzarako Deialdiaren harira gertatu zena. Proiektu honen bidez Honduraseko Santa Rosa de Copánen dagoen “Amatasun-Zentroaren birgaikuntza” aurrera eraman ahal izan da. Arquitectura sin Fronteras Navarra GKE-ak sustatutako ekimena da.
Proiektuaren helburu nagusia Honduraseko landa-eremu honetako osasun-zerbitzuak hobetzea da, haurdunaldi arriskutsuan dauden emakumeei ostatua eta jana eskeiniz. Azpiegitura egokiak ez daudela eta haurren heriotza-tasa altua da.
Proiektu honi esker Amatasun-Zentroaren birgaikuntza fasea hasi da. Proiektuaren bilakaera zein landa-eremu honen errealitatea ezagutzera gonbidatzen zaitugu Arquitectura Sin Fronteras GKE-aren eskutik.