Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2019ko otsailak 26

Argazkilaritza historikoa José Alfaro tafallarraren objektibotik

Foto noticia

Ostiral honetan, martxoak 1, arratsaldeko 19:00etan “José Alfaro – Argazkilaritza historikoa” erakusketaren inaugurazio ekitaldia izango da Tafalla Kulturgunean.

Erakusketa martxoaren 1etik 26ra irekita egongo da eta Alfaro familiak gordetako 1280 negatiboetatik aukeratutako 80 argazki erakutsiko dira, José Alfaroren bizitzako ibilbidearen lekuko. Negatibo hauek orain dela gutxi digitalizatu ziren eta lehen aldiz erakutsiko dira publikoki.

Erakusketak hiru zati ditu:

1| Extremaduran hartutako argazkiak.1913. urtean José Alfaro Correoseko langile bezala Extremadurara bidali zuten. Bertan hartutako irudiek aspektu etnografiko eta familiarra azaltzen dute. Bertan bere emazte izango zen Elisa García ezagutu zuen.

2| 20 urtez (1916 – 1936) Alfarok Nafarroako herri ezberdinetan jasotako irudiak, Tafalla eta Lizarrakoak batez ere. Hemen bizitza sozial eta jai giroaren argazkiak biltzen ditu, baita familia erretratuak edo eguneroko bizitzaren irudiak.

3| Frantzian eta Iparralden erbestean hartutako argazkiak 1936eko abuztuan. Errepublikar erbesteratuen testigantza hartzen du, baina era berean argazki intimistarekin jarraitzen du, bere familia erretratatuz.

Erakusketa Tafallako Udalak eta Higuera Argazki Elkarteak antolatu dute.

ERAKUSKETAREN ORDUTEGIA: astehelenetik larunbatera 19:00etatik 21:00etara eta igande zein jai egunetan 12:00etatik 14:00ak arte eta 19:00etatik 21:00etara.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento