Higuera Argazki Elkarteak otsailetik apirilera Tafalla Kulturgunean ospatuko den “2019ko argazki-udaberria” aurkezten du. Bertan Miren Pastor, Jordi Larroch eta José Alfaroren argazkilaritza historikoa izango dira besteak beste.
ERAKUSKETAK
Lau erakusketa izango dira, era askotako argazkien bidez gai ezberdinak jorratuko dituztenak. Erakusketa guztiak Tafalla Kulturgunean izango dira hurrengo ordutegiarekin: astehelenetik larunbatera 19:00etatik 21:00etara eta igande zein jai egunetan 12:00etatik 14:00ak arte eta 19:00etatik 21:00etara.
KAMEREN AURREAN DANTZARI
Dantza dokumental-filmari buruzko argazki erakusketa da. Film honetan gai unibertsalak sinbologia berezi batez janzten dira. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat da, izatearen mirariari buruzko kontaketa bat. Argazkiak Xabier Artola Zubillagak eginak dira. Filma otsailak 7 ostegunean proiektatuko da, 18:00etan eta 20:00etan.

T+T
Otsailaren 2tik 24ra “T+T” erakusketa ikusi ahal izango da. Targazki (Tolosa) eta Higuera (Tafalla) elkarteetako kideek bi herriek amankomunean dituzten 30 gairen inguruko 60 argazkiko erakusketa prestatu dute. Orain gurera datorren hau iada Tolosako Aranburu Jauregian ikusgai egon zen pasa den abendutik urtarrilera. Irekiera otsailaren 2an izango da, larunbatean, goizeko 12:00etan.

JOSÉ ALFARO, ARGAZKI HISTORIKOA
Tafallako Udalak antolatu eta babestu duen erakusketa hau martxoaren 1etik 27ra egongo da. 1895an jaio eta 1979an hil zen argazkilari tafallar honen familiak bere obra bildu, berriztatu eta eskaneatu du. Erakusketan 80 argazki erakusten dira zuri beltzean; familia argazkiak, etnografikoak, 1913 eta 1946 artean leku anitzetan hartuak (Extremaduran, Andaluzian, Frantzian eta nola ez, Nafarroan eta zehazki Tafallan). Denak duela gutxi digitalizatuak izan ziren negatibo originaletatik abiatuta. Berebiziko kalitatea duen erakusketa bat ikusteko aukera paregabea da.

GERTUKOAK
Martxoaren 30etik apirilaren 28ra Higuera elkarteko argazkilariek “Jolastu” gaiari buruzko haien argazkiak erakutsiko dituzte “Cercanos / Gertukoak” edizio berri batean. Argazkilariaren ikuspegi ludikoa nabarian uzten duten lanak ikusi daitezke bertan, “pertsonen arteko jolasa eta argazkilaria eta erretratatuaren arteko jolas harremana”. Irekiera martxoak 30 larunbatean izango da, 12:30ean.
5 MINUTU GEHIAGO
Azkenik, martxoaren 30etik apirilaren 28ra baita ere, Jordi Larroch argazkilariaren “5 minutu gehiago” lana ikusgai egongo da. Jokua aitzakitzat hartuta, 1978an Bartzelonan jaiotako artista honek bihurrikeri bisualaren bidez haurtzarora eramango gaitu. Lehenengo ikuskeran apalak diruditen irudiak dira, egunerokotasunean erabiltzen ditugun objektuenak, lehenik gozamena sorraraziko digutenak eta ondoren erreflexiora eramango gaituztenak. Bakoitzak berera eraman ditzakeen historio pertsonalak dira. Irekiera martxoak 30 izango da, larunbatean, 13:00etan. http://jordilarroch.com/

TAILERRA ETA HITZALDIA
Antolatutako tailerra eta hitzaldia Tafalla Kulturguneko Zinema aretoan izango dira.
ARGAZKI-LIBURUA
Miren Pastorrek otsailaren 23an 10:15 eta 14:00ak bitarte “Argazki-liburua proiektu bat ezagutzera emateko erreminta bezala” aurkeztuko du. EHUan Arte Ederretan lizentziatutako emakume hau Madril eta Lekeitio artean bizi da argazkilari eta dinamizatzaile kultural bezala bere lan pertsonalak garatzen.
“Bidean”, bere proiektua, nazioarteko zein hurbileko hainbat lekutan aurkeztu du eta bere hiru auto-argitalpenak handituz doan proiektu hau egituratzeko oinarrizko erreminta bihurtu dira. Argazki-liburuaz maitemindua, La Troupe kolektiboaren kide da eta Fiebre Photobook jaialdia antolatzen du. BAFFEST jaialdian ere komisario lanak egin ditu eta beste argazki, antzerki edo zinema jaialdi batzuetan parte hartzen du komunikazio arloan. www.mirenpastor.com
Izen emateak (10€ bazkideak / 20€ bazkide ez direnak) eta informazio gehiago jakiteko bidali email bat cfhiguera@gmail.com helbidera.

ARKITEKTURA ARGAZKILARITZA
Martxoaren 30ean 10:15etatik 14:00etara María Azkárate eta Josema Cutillas arkitektura argazkilaritzari buruz hitz egiten egongo dira. María arkitektua eta argazkilaria da eta Josema arkitekturarako argazkilaria. Haien portafolioetatik abiatuz arkitekturara hurbilduko gaituzte argazki mota honenganako erreferentzien bitartez. Sarrera dohan da edukiera bete arte.
ARGAZKI RALLY-A
Amaitzeko, apirilaren 7an XXVI. ARGAZKI RALLY-A ospatuko da. Izen emateak La Nava Elkartean egin beharko dira (García Goyena Kalea, 24) 9etatik 9:30era. Rally-a goizean zehar izango da eta hainbat froga izango ditu. Argazkilariek haien lanak 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dituzte. 11:00etan amaiketako bat egongo da elkartean bertan.