Gazte Lokala berriro irekiko da La Kolasan
Tafallako Udalak 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako jolastoki bat prestatu du berriro. Aurtengo nobedadea da La Kolasara aldatu dela eta atzeko atetik sartu dela. Gai...
Pasa den asteartean, Arrankudiaga eta Azpeitiak 5.400 eta 3.000 euroko diru laguntza eman zioten Tafallako Udalari uholdeei aurre egiteko. Herri hauek 1983an pairatu zituzten uholdeetan Tafallaren laguntza ekonomikoa jasotzeaz gain, gure herriko boluntario brigadak ere izan zituzten bertan konponketa lanetan. Keinu honen bidez orduan jaso zuten laguntza bueltatu nahi izan dute.
Asteartean, Tafallako Udaletxean izan ziren egun Arankudiagako (Bizkaia) alkatea den Txutxi Ariznabarreta eta beste zenbait Udaleko kide, baita 1983an alkate zen Txomin Egiluz. Haiekin batera, Azpeitiako (Gipuzkoa) alkatea; Aitor Beriziartua. Hauek Jesus Arrizubieta, Tafallako alkateari hunkituta eman zioten diru laguntza, bere garaian jaso zuten laguntza gogoratuz.
Duela 36 urte Larraga, Mendigorria eta Tafallako jendez betetako autobus bat azaldu zen bertan, haien erremintekin auzolanean laguntzeko asmoz.
Jesus Arrizubietak keinua eskertzeaz gain, aurreratu zuen kaltetuak izan diren udalerri guztien artean aurrekontuko partida bat ateratzea proposatuko zuela Nafarroako Udalerrien Federazioak ospatzear duen bilera batean.
Tafallako Udalak 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako jolastoki bat prestatu du berriro. Aurtengo nobedadea da La Kolasara aldatu dela eta atzeko atetik sartu dela. Gai...
Alkatetzaren ebazpen akordioaren arabera, Tafallako Udalak 2025eko urriaren 9an, Dirulaguntzen Deialdi Publikoa onartu zen, Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Proiektuak egit...
Hauxe izan da Higuera Argazki Elkarteak M.I. Tafallako Udalaren babesarekin antolatutako XII. Tafallako Jaiak Argazki Lehiaketaren emaitza: Edizio honetan 20 argazkilariren...