Suge parkeko haur jolasak berreskuratzeko lanak 26/05/28
Urtarrilean hasi eta irailean amaitzen den Lorezaintza eta Pintura Prestakuntza eta Enplegu Tailerraren barruan, Tafallako Udala Sugearen Parkeko aisialdirako gunea kontserbat...
2018/06/01
Gaur banatu da 2018ko Voy y Vengo kanpainaren Slogan Lehiaketaren saria. “Arriskuak deskonektatu” (Desconecta los riesgos) da aurtengo leloa, Uxue Berruezo Lergak egina.
Voy y Vengo programak, trafiko istripuak eta aisialdiko drogen kontsumo eta abusua lantzen ditu. Horretarako autobusak antolatzen ditu hurbileko herrietako jaietara, ordutegi aukera zabal batekin, kotxearen ordez, gazteek garraiobide publikoak erabili ditzaten.
Erdialdeko antolatzaileak hauek dira: Artaxoako Gizarte Zerbitzua (Artaxoa, Berbintzana, Larraga, Miranda de Arga), Azkoiengo Gizarte Zerbitzua (Martzilla, Azkoien, Funes, Faltzes), Zarrakasteluko Gizarte Zerbitzua (Zarrakastelu, Figarol, Melida, Murillo el Fruto, Santakara), Erriberri (Uxue, San Martin de Unx, Erriberri, Beire, Pitillas, Murillo El Cuende, Traibuenas, Kaparrotsu eta Rada) eta Tafallako Udaleko Gazte Batzordea. Hala ere, programa Nafarroa osoan errepikatzen da.
Arturo Goldaracena Tafallako Alkateak esan duen moduan, “Voy y Vengo ez da autobús bat soilik”, haren bidez istripu zein arrisku asko gaitzesten baitira, gazteek inguruko herrietako festetara bidaiatzea baldintzatu gabe.
Uxue Berrueza Lerga, Escuelas Pias ikastetxeko DBH 4. Mailako ikaslea pozik eta harro azaldu da bere leloarekin. Gaurkotasuna daukan eta motza eta zuzena den leloa da berea, kanpainaren baloreekin bat datorrena. 650€tan zenbatetsia dagoen Bidaia irabazi du.
Urtarrilean hasi eta irailean amaitzen den Lorezaintza eta Pintura Prestakuntza eta Enplegu Tailerraren barruan, Tafallako Udala Sugearen Parkeko aisialdirako gunea kontserbat...
Seigarren urtez jarraian, Tafallan IPESek eta Golemek antolatutako Zinemaren eta Emakumeen Nazioarteko 40. Erakusketako film sorta bat ikustera gonbidatzen zaituztegu. Zineman...
LGTBI+ Harrotasunaren Hilaren harira, datorren ekainaren 6an, larunbata, 19:00etan, Tafallako Kulturgunean “HERRIKO LESBIANA IZATEA ETA SAIAKERAN GOZATZEA” bakarrizketaz g...