Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2018ko uztailak 24

Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskolen topaketaren aurkezpena

2018/07/23

encuentro_escuelas_teatroGaur goizean, Erriberriko Antzerki Jaialdiaren barnean ospatzen ari den Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskolen topaketa aurkeztu da Tafalla Kulturgunean. Topaketa honek parte hartzen duten ikastetxeen ikasketa amaierako lanak ikustarazten ditu: Nafarroako Antzerki Eskolak Angelica Lidellen “Eché mi corazón a freír en la sartén” aurkeztu zuen atzo, gaur Sevillako Arte Dramatiko Eskolak Lorcaren  “Así que pasen cinco años” estreinatuko du eta bihar Bordeleko Antzerki Eskola Nazionalak Calderón de la Barcaren “La vida es sueño” aurkeztuko du, Madrilgo Koroarekin eta Antzerki Klasiko Konpainia Gaztearekin batera.

Antzezlan guztiak 20:30etan izango dira eta sarrerak 6€ren truke eskuratu daitezke Tafalla Kulturguneko leihatilan edo jaialdiaren zein Tafallako Udalaren web orrialdeen bidez:

www.oliteteatrofestival.com

https://es.patronbase.com/_Tafalla/Productions

Gaur goizean topaketaren aurkezpenean Carmen Oroz, Nafarroako Gobernuko Ekintza Kultural Zerbitzuaren zuzendaria; Luis Jiménez, Erriberriko Jaialdiaren zuzendari artistikoa; Arturo Goldaracena, Tafallako alkatea eta parte hartzen duten Eskolen ordezkariak izan dira.

encuentro_escuelas_teatro_2Arturo Goldaracenak ongi etorria eman die ordezkariei eta leku paregabe hau Erriberriko Jaialdiari uzteaz harro azaldu da. Musikari eta irakasle bezala ere, topaketen antolatzaileekin bat dator ekimen honen garrantzian. “Formakuntzaren eta profesionalizazioaren arteko beharrezko zubia da hau”. Ikasleek ez dute beti horrelakorik bizitzeko aukerarik. Luis Jiménez, jaialdiaren zuzendari artistikoaren arabera, ikasleek zailtasun handiak aurkitzen dituzte eskolatik irtetean, modu profesionalean ikuslegoaren aurrean antzezteko aukerarik gabe. Zuzendariak Bartzelonako ikasleen iazko bizipenaz mintzatu da, besteak beste. Hauek topaketatik bueltan antzerki talde bat sortu zuten,“José y sus hermanas” gaur egun Tárregako Ferian arituko dena, beste batzuen artean.

Topaketa honek ikuslego ezezagun baten aurrean aritzeko aukera ematen die ikasleei, baita haien artean harremanetan jartzeko, elkarrengandik ikasteko eta kritika konstruktiboak jasotzeko. Ingurumen oso baliagarria ikasle zein irakasleentzat, jatorri eta ibilbide ezberdinak dituen jendearen dinamikak partekatzea guztiz gogobetegarria da eta.

Partehartzaile guztiek bat egin dute instalazioen egokitasuna onartzean.

Gaur Sevillko Arte Dramatiko Eskolaren txanda da

Sevillko Arte Dramatiko Eskolak Lorcaren  “Así que pasen cinco años” estreinatuko du arratsalde honetan, Federico Cassiniren zuzendaritzapean eta honen ideia original eta moldaketarekin.

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento