Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2023ko martxoak 29

Aste Santuan Tafallan gozatzeko jarduerak

Foto noticia

Tafallako Udaleko Merkataritza eta Turismo zinegotzigoak 2023ko Aste Santurako hainbat jarduera proposatzen ditu. Tafalla ezagutu nahi duten pertsonentzat eta gure herriko eta eskualdeko pertsonentzat diseinatutako jarduerak dira, gure ondare kulturala, naturala eta gastronomikoa ezagutu ahal izateko.
Horretarako, “Tafallaz Gozatu Aste Santua 2023” lelopean, apirilaren 6tik osteguna 9ra honako jarduera hauetaz gozatu ahal izango da:

Bisita gidatuak Tafalla Jauregiko Maketaren erakusketa berrira

Kultur Etxeko Lagar aretoa.

Victor Malumbres maketaren egileak egingo duen bisita gidatua. Bertan, duela gutxi inauguratu den Tafallako Errege Jauregiko erakusketa iraunkorra eta honen aztarnak bisitatuko dira.

Apirilaren 6an, osteguna, hiru emanaldi egingo dira 12:00etan, 12:30ean eta 13:00etan. Apirilaren 7an (ostirala) eta 9an (igandea) bi emanaldi egingo dira 12:30ean eta 13:00etan. Sarrerak Udalaren webgunean erosi ahal izango dira eta euro bateko prezioa izango dute.

Musikata Mencos Jauregiko upeltegian

Musikaz lagundutako ardo-dastaketa, enologo profesional baten gidaritzapean. Leku paregabean dago, Menkoen Jauregiko upeltegian. Ikasteko, gure herriko ardoaz gozatzeko eta musikarekin bibratzeko aukera paregabea. Plazer bat gure zentzu guztientzat.

Jarduera apirilaren 6an, osteguna, egingo da, 20:00etan. Sarrerak Udalaren webgunean erosi ahal izango dira, 12 eurotan. (Enologoak gidatutako lurreko 4 ardoren dastaketa, mokadua, kontzertua eta oparia barne).

Bisita antzeztuak Menkoen Jauregira

Leire Arraiza aktoreak Mencos familiako arbasoetako baten mamua antzeztuko du: Tiburcio de Redín eta Cruzat, Biguezaleko baroia. Pertsonaia honen eta bere gorabeheren bitartez, 1590ean eraiki zen Jauregi honen historia ezagutuko dugu. Familiaren historia eta Tafallako ondarea ezagutzeko modu dibertigarri eta desberdina.

Apirilak 8, larunbata. Bi emanaldi egingo dira 17:00etan eta 19:30ean. Sarrerak Udalaren webgunean erosi ahal izango dira eta 5 euroko prezioa izango dute.

Menkoen Jauregiko solairu noblera bisitak ardo dastaketarekin

Ezagutu ondarearen bitxietako bat, Mencos familiak jauregiko solairu nagusira egindako bisita gidatua, bere geletan zehar. Bertan, jauregiaren historia guztia ezagutu eta familiak egiten dituen hainbat ardo dastatu ahal izango dituzue.

Apirilaren 6an, osteguna, arratsaldeko 17: 00etan eta apirilaren 8an, larunbata, goizeko 12:00etan. Sarrerak salgai Mencos Jauregiaren webgunearen bidez eta 10 euroko salneurria izango dute.

Gastrobisita gidatua Tafallako hirigune historikoan

Bisita honetan, Tafallako historia ezagutu ahal izango da gure hirigune historikoko leku esanguratsuenak bisitatuz. Geldialdietako batek Tafallako Errege Jauregia ezagutzera eramango gaitu, egileak azalduko duen maketa bisitatuz eta hostaf berriko tabernan lurreko produktuen dastaketa eginez.

Apirilaren 7an (ostirala) eta 9an (igandea). 11:00. Udaletxeko atearen irteera. Sarrerak Udalaren webgunearen bidez egongo dira salgai eta 6 euroko prezioa izango dute.

Era berean, Tafallako ondare naturala ezagutzeko eta bizikletaren edo mendi-ibilien bidez turismo aktiboa sustatzeko, gure herrian eta inguruan mendi-ibilietarako zein bizikletarako seinaleztatutako bidezidorrak modu autonomoan ezagutzera animatzen zaituztegu. Ibilbide horiei buruzko informazio guztia hemen aurki daiteke: A pie Zona Media Erdi Aldea eta BTT Zona Media Erdi Aldea.

Jarduera horiek guztiak Tafallako Udalak eta Nafarroako Gobernuko Turismoak diruz laguntzen dituzte.

Tafallako Udaleko Merkataritza eta Turismo Zinegotzigoa

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Living Kultur dokumentala Tafallan

Living Kultur dokumentala Tafallan

Datorren asteazkenean, urtarrilaren 22an, Living Kultur dokumentala proiektatuko da Tafallan. 19:00etan izango da Kulturgunean eta ondoren solasaldia izango da Marga Gutierrez...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento