Gazte Lokala berriro irekiko da La Kolasan
Tafallako Udalak 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako jolastoki bat prestatu du berriro. Aurtengo nobedadea da La Kolasara aldatu dela eta atzeko atetik sartu dela. Gai...
2018/03/13
Tafalla Kirol Hiriak eta Tafallako Udaleko Berdintasun Arloak 2018ko Aste Santuko Hiri Udalekuak antolatu dituzte, gure seme-alaben oporraldietan bizitza, lana eta familia eginkizunak bateratze aldera. Hiri Udalekuen jarduera kokatzen da Tafallako Gizon eta Emakumeen arteko Aukera Berdintasunerako Planan, eta Tafallako Bateragarritasunaren Aldeko Itunean.
Hona intereseko datuak:
Lekua: Jarduerak Kirol Hiriko Igerilekuetan eginen dira.
Egunak: 3, 4, 5, 6 Apirilak. (izen emate kopuruak zerbitzua bideragarri egiten badu)
Adinak: 3-12 urte.
Ordutegia: 7:45tik 15:15era.
Sarrera eta irteera ordutegi malgua.
Bazkaria: Kolonietan egiteko aukera eskaintzen da, etxetik bertatik eraman edo katerin zerbitzuaren bidez (7 € gutxi gora behera).
Izen-ematea: Martxoak 12tik 25ra Kirol Hirian. Plaza mugatuak dira eta lehentasuna emanen zaie bizitza, lana eta familia eginkizunak bateratzeko beharra duten familiei.
Matrikula: Ordainketa txartelaren bidez eginen da, onartua izan dela berretsi ondoren.
Prezioak, aldatzen dira inskribatu diren seme-alaba kopuruaren arabera:
-Adingabe bat inskribatu duten familiek: 55 €
– Bi adingabe inskribatu dituzten familiek: 100 €
– Hiru adingabe edo gehiago inskribatu dituzten familiek: 150 €
Euskara ahal den neurrian erabiliko da jardueretan.
Bilera: Guztiaren gainean informatzeko egin zezan bilera bat Martxoak 26 Astelehena 17:30 h. Tafalla Kirol Hirian.
Tafallako Udalak 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako jolastoki bat prestatu du berriro. Aurtengo nobedadea da La Kolasara aldatu dela eta atzeko atetik sartu dela. Gai...
Alkatetzaren ebazpen akordioaren arabera, Tafallako Udalak 2025eko urriaren 9an, Dirulaguntzen Deialdi Publikoa onartu zen, Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Proiektuak egit...
Hauxe izan da Higuera Argazki Elkarteak M.I. Tafallako Udalaren babesarekin antolatutako XII. Tafallako Jaiak Argazki Lehiaketaren emaitza: Edizio honetan 20 argazkilariren...