2017/03/10
Tafallako Udaleko Berdintasun Arloak, Gazteria Arloak eta Euskara Zerbitzuak aste santuko oporretarako Euskarazko Koloniak antolatu dituzte. Bi arrazoi nagusi izan dira kolonia hauek euskaraz egiteko:
Alde batetik, oso garrantzitsua da haurrak ikastolan ikasten duenaz gain, aisialdiaren bitartez euskararekiko atxekimendua lantzea eta erregistro berriak (hizkuntza ez-formala) bereganatzea.
Betaldetik jakitun gara seme-alaben oporraldietan familiaren bizitza eta lana bateratzea zaila dela.
Horregatik hain zuzen ere, Tafallako Udalak euskaraz ikasten duten seme-alaben familiei proposamen hau egin nahi die.
Noiz: 2018ko apirilaren 3tik 7ra, asteartetik larunbatera.
Ordutegia: 9:00 – 14:00 (behar izanez gero haurtzaindegi zerbitzua: 8:00-9:00 eta 14:00-15:00. Prezioa: 10€)
Adina: 6-12 urte
Prezioa:
– Tafallan erroldatua: 15€
– Tafallan ez erroldatuta: 25€
– Bazterketa egoeran: 0€
Non: Ludoteka Txikilandia
Izen emateko epea: Martxoaren 13tik 23ra, 012ren bidez.
Ordainketa: 012an izena ematerakoan, txartelaren bidez.
