Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2018ko otsailak 8

Asteburu honetan Tafallak bere Feriak ospatuko ditu

Foto noticia

2018/02/08

rdp feriasGaur goizean Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan asteburu honetan ospatuko diren otsaileko Ferietako egitarau ofiziala aurkeztu da. Tradizio handiko feria da hau, 1419. urtetik ospatzen baita. Hala ere, ganadu salmenta ez da lehengoa, beraz, alternatiba berriak bilatzen dira egun feriaren garrantzi eta erakargarritasuna mantentzeko. Iazko edizioan arkumeari garrantzia eman zitzaion bezala aurten txerriaren txanda izango da.

Prentsaurrekoan Arturo Goldaracena; Tafallako Alkatea, Jacinto Goñi; Jai Zinegotzia eta Pili Etxeberria; Erdialdeko Garapen Portzuergoaren teknikaria izan dira.

Ez dira faltako ohizko zaldi azoka, landare eta loreen salmenta, postutxoak edo Nafarroako Plazan ipintzen diren inguruko zein bertako artisau jakien stand-ak.

Aurtengo edizioan aipatzekoak dira Tafalla Hiriko Hegazti Eoalak IV. Sariketa, larunbatean ospatuko den animali erakusketa, non duela 50 urte herrietan erabiltzen ziren animaliak erakutsiko diren, eta bereziki, Nafarroan lehen aldiz egiten den eta parte-hartze irekia duen zaldiketa lanen erakusketa.

Kirolarentzako lekua ere badago: asteburuan zehar kick boxing eta boxeoaz, arku-tiroaz edo eskupilotaz gozatzeko aukera izango da, eta ostiralean Tafallako kirolarien Sari Banaketa Ekitaldia ospatuko da.

Egitarau ofizialaz gain, data aprobetxatuz  antolatzen diren ekintzak ere badaude, hala nola, Kimuak Gazte Asanbladak eta Tafallako Peñek antolatzen dituzten bazkari eta kontzertuak.

Laburbilduz, egitarau zabal eta aldakorra, gustu eta adin guztientzako prestatua, Zidakos Hiria jendez eta ekintza ezberdinez beteko duena.

KONTSULTATU EGITARAU OSOA

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento