Bihar, otsailak 9 ostirala, 11:00etatik 12:30era, Tafallako Aita Calatayud pasealekuan, Tafalla – Valdorba “Auzo Satelitea” Auzo Laguntzako Tokiko Sarea proiektuaren informazio-mahai bat egongo da, berau ezagutu eta lagundu nahi duten auzotar guztiei zuzendua.
Honen bidez, Tafalla eta Orbaibarreko Auzoko Satelitea auzolaguntzarako tokiko sarearen Proiektua ezagutzera eman nahi dugu. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta Lehen Mailako Osasun Zerbitzuak sustatutako Zahartze aktibo eta osasungarrirako programaren esparruan sortu da, Tafallako barrutiko koordinazio soziosanitarioko taldearen eta komunitateko pertsonen laguntzarekin.
Auzoko Satelitearen helburua bakardadean dauden adinekoak artatzea da, bizilagunei laguntzeko tokiko sare bat sortuz.
Onuradunak:
- Etxean edo egoitza-zentroan bakardade-egoeran eta/edo gizartesare eskasean bizi diren pertsonak.
- Mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileak, gainkargatuak.
Parte hartzen duten komunitateko pertsonak:
- Boluntarioak
- Hurbileko saltokietakoak
(farmaziak, okindegiak, elikagaidendak…)
- Elkartekoak, parrokiak, egoitzak
Erakunde laguntzaileak:
- Udalak
- Udaltzaingoa, Foruzaingoa eta Guardia Zibila.
- Boluntariotzako erakundeak (Gurutze Gorria, Boluntariotza Geriatrikoa eta San Juan de Dios Ospitalea)



