2018/01/22
Artaxoa kalea eta pinuak gurutzatzen ta karreterarekin bat egiten duen bidea iada egokituta dago. Hau horrela izanda, Udalak badaki kale hauen inguruan dagoen kezka, oinezkoentzat jartzeko ala ez.
Udalbatzaren iritzia adierazteko eta auzokoek pentsatzen dutena jakinarazteko, Tafallako Udalak zonaldeko zein herri osoko auzokideei deia zabaltzen die, asteazken honetan Kultur Etxeko Gela Anizkunean arratsaldeko 20:00etan ospatuko den bilerara etortzeko.
Bilera horretan Arturo Goldaracena, Alkatea; Goizeder Joango, Hiritarron Segurtasun Zinegotzia; Pedro Leralta, Obren Brigadaren arduraduna den Zinegotzia eta Javier Mari Pérez, Polizia Munizipalaren buruzagia izango dira.