2018/08/07
Guztion interesa daukan obra bat egiten denean (kale konponketak, bideak, zuhur mozketa, mendi garbiketa, komunalaren konponketa edo mantentzea, etab.) herria auzolanaz baliatzen da. Garai batean, etxe bakoitzeko gizon baten presentzia derrigortzen zen lan hauetarako, bestela honen ordez zihoan langilearen soldata eskatzen zitzaion etxeari.
Gure herrien historian auzolanaren lan modalitatea beti komunalarekin bat azaltzen da, sinbiosi moduan. Bakoitzak bere etxea zaintzen badu, nola ez du zaindu ala defendatuko berea izateaz gain denona dena ere bai?
Gaur egun guztion onurarako egiten den lan mota kolektibo hau ahazten ari gara.
Herriarentzat beti onuragarria izango da ohitura hauek berreskuratzea, gure garaitik oso urrun geratzen ez baitira. Adibidez gure etxe aurreko kalean erratza pasatzea, gure loreek botatako hostoak biltzea… Herri lanetan aritzea ( ibaiaren garbiketa, espazio komunen mantenimendua…)
Horregatik udaletxetik eskertu nahi ditugu pasa den asteburuan, Santa Luzia Pinudian bezala aurrera ateratzen diren ekimenak, zikinkeria eta kutsadura eragiten duten eta gure aisialdirako lekuak izorratzen dituzten herkide kontzientziarik gabeko hiritarren aurrean.
Udaletxetik, nola ez, auzoko hauen lana txalotzen dugu eta gainontzeko herkideak animatzen ditugu ekimen hauetan parte hartzera, Tafalla eta bere ingurunea denon artean zaintzeko.
Arturo Goldaracena Asa
Alcalde de Tafalla / Tafallako Alkatea