Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2014ko azaroak 25

Azaroaren 27tik abenduaren 11ra izen ematea Tafallan, Eguberrietako Hiri Kolonietan

25/11/2014

Tafallako Udaleko Berdintasunaren Zinegotzigoak  Gabonetako Hiri Udalekuak antolatu ditu, seme-alaben oporraldietan bizitza familiarra, profesionala eta pertsonala bateratze aldera.

Cartel Colonia de NavidadHiri Udalekuen jarduera kokatzen da Tafallako Gizon eta Emakumeen arteko Aukera Berdintasunerako I. Planaren 3. atalean, “Aukera Berdintasuna Sustatzea”, eta Tafallako Bateragarritasunaren Aldeko II. Udal Itunean.

Honatx Hiri Udalekuen garapenari buruzko datu interesgarriak:

  • Lekua: Jarduerak Marqués de la Real Defensa Eskualdeko Ikastetxe Publikoan edo Ludotekan eginen dira.
  • Egunak: 1. astea: Abenduaren 23, 24, eta 26an. 2. astea: Abenduaren 29, 30 eta 31n eta Urtarrilaren 2an.
  • Adinak: 3-12 urte.
  • Ordutegia: 7:45 – 15:15. Malgutasuna sartu eta ateratzeko ordutegian.
  • Izen-ematea: Azaroaren 27tik abenduaren 11ra, 948 012 012 zenbakiaren bidez. Plaza mugatuak dira eta lehentasuna emanen zaie bizitza familiarra, pertsonala eta profesionala bateratzeko beharra egiaztatzen duten familiei.
  • Matrikula: Ordainketa txartelaren bidez eginen da, onartua izan dela berretsi ondoren. Haur bat matrikulatzen duen familiak 50€ ordainduko du asteko eta bi aste edo haur bat baino gehiago matrikulatzen duen familiari %10eko deskontua egingo zaio.
  • Euskara ahal den neurrian erabiliko da jardueretan.

Zalantzarik izanez gero, Tafallako Udalera hots egin daiteke 948 70 18 11 telefonora eta Imelda Mañerurengatik galdetu.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen BANDOA | Suteen prebentzioa

BANDOA | Suteen prebentzioa

XABIER ALCUAZ ANDUEZA JAUNAK, NAFARROAKO TAFALLA HIRI OSO NOBLE ETA OSO LEIALEKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA, JAKINARAZTEN DU: gaur egun indarrean dagoela ekainaren 16ko 222/2...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento