Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2019ko urtarrilak 14

Badator “San Sebastian”, Tafallako patroiaren eguna

Foto noticia

Igande honetan, urtarrilaren 20an, Tafallak San Sebastian eguna ospatuko du, herriko patroia omentzeko. Honen harira aste honetan zehar hainbat ekimen antolatu dira.

Atzo danborrada txikia herriko kaleetatik ibili zen, azken urteetan indarra hartzen ari den danborradaren aurrerapen moduan. Hau larunbat arratsaldean ospatuko da. Bestalde, Tafalla Kulturgunean Tubala Uxoa Abesbatza, Abesbatza-Elkarte Tafallarra eta “La Tafallesa” Musika Bandaren emanaldia ospatu zen. Hauek izango dira astean zehar izango diren ekitaldiak:

Urtarrilak 13

13:00 Haur danborrada

19:00 Centro Cultural Tafalla Kulturgunea

TUBALA UXOA ABESBATZA

ABESBATZA-ELKARTE TAFALLARRA

“LA TAFALLESA” MUSIKA BANDA

Sarrera: 3 €

 

Urtarrilak 14

19:00 Kultur Etxea

Kontzertua

UDAL MUSIKA ESKOLAren eskutik

Sarrera doan, aurretik gonbidapena hartuta Kultur Etxean

 

Urtarrilak 16

18:30 Centro Cultural Tafalla Kulturgunea

BARIETATE TAFALLARRAK

HELDUEN GIMNASIA TALDEA

Sarrera: 3€

 

Urtarrilak 19

19:30 Danborrada

 

Urtarrilak 20

6:30 Ohiko Aurora SAN SEBASTIANen omenez.

11:30 Udal Txit Gorena Santa Mariara joango da, Mazolari, Tinbalero, Musika Banda, Gaitari, Txistulari, Erraldoi eta Buruhandien konpartsaz lagunduta.

17:30 Merkatu plaza. “Leonardo da Vinci quiere volar” haur animazioa.

18.30 Hiritarren Zentroa. Dantzaldia CARISMA orkestaren eskutik.

19:30 Zezensuzkoa.

 

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento