Seigarren aldiz, abenduaren 2tik 7ra Tubala Brass Week, metalezko haize instrumentuetan oinarritutako astea ospatuko da Tafallan. Bertan ikuskizunak, topaketak, klaseak, erakusketak, etab. nahasten dira, bertako zein nazioarteko artisten parte hartzearekin.
Arturo Goldaracenak esker ona eta ilusioa erakutsiz ireki du gaur goizeko prentsaurrekoa. Alkatearen hitzetan, “egitaraua primerakoa da eta irakaskuntzari dagokionez aski errotua dagoen parte hartzea aurkitu dezakegu bertan. Tubala Brass Week asteak herriko musika ikasleen eta nazioartean ezagunak diren artisten arteko lotura posible egiten du, La Tafallesa Bandaren eta Musika Eskolaren laguntzarekin batera. Gainera, irakaskuntza maila guztiak lantzen dira, hasiberrietatik goi mailako interpretazio bikaintasunaren irakaskuntzara.
Iñigo Remirez, jaialdiaren zuzendari artistikoak, aurtengo egitaraua azaldu du. Hau beste urteetan bezala lau blokeetan banatuko da: Kontzertuak, Master Class, Tubala Kids (umeentzako moduloa), Topaketak eta Erakusketak.

Aurtengo berrikuntza nagusia jazzaren sarrera da, Adam Rapamusikari estatubatuarraren parte hartze nabarmenarekin. Tronpetari hau oso ondo moldatzen da bai esparru klasikoan zein jazzean. Bera edo Septura Brass zazpikoteko kideak izango dira aurtengo irakasleak, baita Sergio Guarné, Reino de Aragón Orkestraren fundatzailea edo Juan Carlos MatamorosetaVíctor de Andrés tronboilariak.
Jaialdia ez da txikienetaz ahazten eta oso proposamen interesgarri batekin dator: tailer bat Malatxo Txarangarekin, kalejira eta guzti abenduaren 3rako. Izena emateko epea irekia dago oraindik eta jaialdiaren web orriaren bidez egin daiteke: www.tubalabrassweek.com
Metal-Haizeko instrumentuetan hasiberri direnek Fernando Lacunza adituarekin dohaineko tailer familiar batean parte hartu ahal izango dute. “Música en red” hitzaldia da ikusleentzako beste puntu interesgarri bat. Bertan Miguel Galdón komunikalari eta tronboi-joleak musika lan eremua profesionalean sare sozialen bidez zabaltzeko trikimailuak azalduko ditu. Gainera, bai iritsi berrientzako zein ikasientzako 3tik 7ra musika materialaren erakusketa izango da Kulturgunean.
6 kontzertu 6 egunetan
Hasieratik amaierara egunero kontzertu bat izango da zubi foralean. Guztiak Tafalla Kulturgunean izango dira eta sarrerak bertako lehiatilan eta jaialdiaren zein Udalaren web orrialdean salgai egongo dira. Bere seigarren edizio honetan estilo eta formato ugari lantzen dira. Jazz-a da aurtengo apusturik indartsuena: abenduak 2ko irekiera kontzertua Adam Rapak eta Musikene Goi Mailako Ikastetxeko Big Bandakemango dute.
Bestalde, La Tafallesa Banda eta hainbat bakarlarik Nafarroaren Egunean emanaldia emango dute. Asteartean Noaineko eta Tafallako musika eskoletako ikasleen ikuskizuna izango da eta 5ean berriz Nafarroako Orkestra Sinfonikoarena, Manuel Blanco tropetariarekin batera. Hori gutxi balitz, tafallako abesbatzek Iñigo Casali konpositore iruindarrak jaialdirako idatzitako obra bat interpretatuko dute. Azkenik, Septura zazpikote ingelesak itxiko du astea gabonetara hurbilduko gaituen kontzertu batekin.
CaixaBanken diru-laguntza
Alicia Sanz, Tafallako Caixabank storebulegoko zuzendaria prentsa aurrekoan izan da Caixa Bank entitatearen diru laguntza azaltzeko. “Obra Social de Cercanía” proiektuaren bidez 1,6 miloi euro banatu dira Nafarroako 500 istituzio eta entitate sozial eta kulturalen artean.