Datorren asteburuan (martxoak 1,2 eta 3) Tafallak ihauteriak ospatuko ditu eta Udaleko Jai Batzordeak egitarau zabal eta anitza prestatu du, aurreko urteetako ildo bera jarraituz. Aurten tabernek izango duten gaia “Estatuak eta munduko lekuak” izango da.
Ostiral goizean eta eguerdian Tafallako ikastetxeak izango dira haien kalejirekin jaiari hasiera emango diotenak. Arratsaldean Lagunero Koronela herriko kaleetan zehar ibiliko da gaiteroen doinuez lagunduta. Ondoren, lau ertzeetan zintzilikatuko da eta bertan emango ditu ihauteri guztiak, hurrengo asteartean, martxoak 5, erretzera eramango duten arte.
Larunbat arratsaldean txikien kalejira izango da, eta gauean afari herrikoia egongo da Merkatu Enparantzako etxebeetan. Bertan afalduko duten guztiek Kube diskotekarako dohaineko sarrera izango dute. Izena emateko eta ordaintzeko Nuevo Hostaf tabernan, Electricidad Olcoz dendan (Arkakusoen Plazatxoan) eta La Kolasa Gazte Etxean egin daiteke, otsailak 28 osteguna baino lehen. Bi menu aukeratu ahal izango dira, 15€ eta 20€koak.

Igande goizean karroza eta mozorroen desfilea aterako da, Asier Marco Konpartsako erraldoiak, gaiteroak, Malatxo Txaranga eta GOLOKA animazio taldeko piratekin batera.
PIKUTXO GAZTEA SARIA
Urtero bezala tafallarrek Pikutxo gazte lehiaketan parte hartu ahal izango dute, bertako saltoki edo establezimenduetan xahutzeko 150€ eta 100€ irabazteko aukerarekin. Tabernarik onena, landa mozorrorik onena, kuadrilla mozorrorik onena eta bakarkako mozorrorik onena.
Parte hartzeko, zure argazkiak bidali martxoaren 4eko gaueko 00:00ak baino lehen whatsapp bidez 630733643 zenbakira edo email bidez juventud@tafalla.es helbidera.

EGITARAUA
MARTXOAK 1 OSTIRAL MEHEA
11:30| Garces de los Fayos Ikastolatik Nafarroako Enparantzara
Landa ihauteri txikiaren erronda
12:00| Marqués de la Real Defensa “Comarcales” Ikastetxea
Umeen kalejira kurtsoz kurtso
15:15| Escuelas Pías – Padre Calatayud Pasealekua
Umeen kalejira kurtsoz kurtso
19:00| Arkakusoen Enparantza
Laguneroren irteera eta antzerkia gaiteroez lagunduta
21:00| Afari herrikoia

MARTXOAK 2 INAUTE LARUNBATA
17:30| Merkatu Enparantzako etxebeetan. Umeentzako animazioa ANIMA 100 ikuskizunarekin: animatzaileak, eskulanak, aurpegi margolariak, globoflexia, abestiak, jokuak, marrazki bizidunetako pertsonaiak, photocall…
18:30| Nafarroako Plaza. Umeentzako kalejira: Tafallako Erraldoien Konpartsa eta Asier Marco Erraldoien Konpartsa, Tafallako Gaiteroak eta Cidakos Txarangarekin.
Ibilbidea: Nafarroako Plaza – Merkatua – Escuelas Pías –Calatayud Pasealekua – Rep. Argentina – Kale Nagusia – Arkakusoen Enparantza – Rafael –Svrno Fernández Etorbidea – Nafarroako Plaza.
19:45| Zezensuzkoa
20:30| Arkakusoen Enparantza. Pop-Rock kontzertua. AGUSTO JAM
22:00| Malatxo Txarangaren kalejira
22:30| Afaria Azoka Plazako etxebeetan
00:30| Txaranga Malatxoren kalejira alde zaharretik.

MARTXOAK 3 PIÑATA IGALDEA
12:00| Erronda Asier Marco Konpartsako erraldoiak, Aldamara Gaiteroak, Malatxo Txaranga eta GOLOKA animazio taldeko piratekin batera.
Ibilbidea: Nafarroako Plaza, Svrno Fernández Etorbidea, Beire Kalea, Arturo Monzón, Svrno Fernández Etorbidea eta Nafarroako Plaza.
17:00| Kube Diskotekan umeentzako dantzaldia
18:45| Jai Aldi Txarangren kalejira

MARTXOAK 5 INAUTE ASTEARTEA
19:30| Laguneroren erronda eta erreketa Kolasa enparantzan

MARTXOAK 6 PIKUTXOEN ASTEAZKENA
19:30| Pikutxo Gazteen Sari Banaketa 2019 – “La kolasa “ Gazte Etxea.
LAGUNTZAILEAK:
TXIKI TABERNA- NUEVO HOSTAFF TABERNA – MARIJUANO TABERNA – CUATRO ESQUINAS TABERNA – PASADIZO TABERNA – TXOKO TABERNA – TXALUPA TABERNA – PUB INFORMAL – PUB BUSTER- PUB GABAL – PUB TXAFLAN- KIMUAK –KUBE ARETOA