Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2023ko martxoak 22

“Bajo las estrellas” proiektatuko da gaur, asteazkena, Tafallan bere konpositorearekin batera

Foto noticia

Filmoteka Nafarroan, Nafarroako Filmategiak lurraldean presentzia izateko proiektua, Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak bultzatua, bere hasierako planarekin jarraitzen du: programazio-sarea zabaltzea, nafar zinemaren zabalkundea sustatzea eta zinema forumak sortzea Nafarroako Toki Entitateetan.

Nafarroako Filmotekak Tafallan lur hartu du berriz ere, proiektu horren barruan eta bertako Udalarekin lankidetzan. Gaur “Bajo las estrellas” filmaren proiekzioaz gozatu ahal izango dugu. Film honek gidoi egokitu onenaren (Félix Viscarret) eta gizonezko aktore protagonista onenaren (Alberto San Juan) bi Goya sari jaso zituen. Filma Lizarran filmatu zen eta Benito tronpeta-jotzaile profesionalaren istorioa kontatzen du. Filma Fernando Arambururen “El trompetista del Utopía” eleberrian oinarrituta dago.

Proiekzio eta solasaldi dinamika da, oraindik ere, saio hauen ezaugarri nagusia. Horretarako, Mikel Salas filmaren konpositorea izango da, saioaren ondoren solasaldia egiteko.

20:00etan izango da eta sarrerak euro 1 balio du.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba