Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2020eko ekainak 4

Bandalismoa Ereta Kiroldegiaren parkean

Foto noticia

Tafallako Udalak deialdi bat egin nahi die hiritarrei Ereta Parkearen inguruan erantzukizunez jokatzeko. Parkea ireki zenetik eta batez ere hesiak kendu zirenetik inguru hartan jokabide desegoki asko ematen ari dira, istalazioan kalte nabariak eraginez.

Egunero, zakarrorrontzi eta kontenedore asko dagoen arren zabor ugari aurkitzen da lurrean. Hiritarrek elementu hauek modu egokian erabiltzearekin aski izango litzateke zabor guzti hau desagertzeko.

Pintada asko egin dira ere bertan. Hauek Udalarentzako diru-gastu garrantzitsua dakarte, gainera, hiri-altzari, kristal edo zuhaitz ugari ere hautsita aurkitu dira.

Tafallar hiritarrek jakin behar dute Udalak ezin duela holakorik onartu eta jokabide aldaketarik ez balego parkearen itxiera agintzera behartuko dutela.

Azkenik, gogorarazi nahi dugu segurtasun neurri eta distantziak mantentzearen garrantzia, zentzu honetan Ereta parkean bertan ez baitira askotan neurriak errespetatu, elkrtzen diren umeen eta ingurukoen osasuna arriskuan jarriz.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento