Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2015eko maiatzak 4

“Batzen duten kontsumoak, osasuna kentzen dutenak, eta alkohola?” kanpainaren aurkezpena, “Tafalla osasunaren alde” egitasmoaren barruan

Foto noticia

2015/5/4

foto grupo“Batzen duten kontsumoak, osasuna kentzen duten kontsumoak, eta alkohola…?” lemapean hainbat jarduera jarri dira abian “Tafalla osasunaren alde” ekimenaren barruan.

Udaletxeko osoko bilkuran jarduera hauen aurkezpena egin da eta bide batez probestu da “Tafallan osasunaren alde I. Fotomuntaketa Lehiaketa”ko sariak banatzeko.

Aurten antolatutako jardueren ardatz nagusia da gazteen artean alkohol kontsumoari aurre egitea ikuspuntu prebentibotik, izan ere jasotako datuen arabera lehen mailako osasun arazoa baita eta aurre hartzea beharrezkoa da.

Ikastetxe guztietan planifikatu dira jarduerak eta adinaren arabera antolatu dira: unitate didaktikoak, lanak, koreografiak …

Jarduerak:

Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ikasleentzako fotomuntaketa I. lehiaketa. ASCOTA, MASQUATRO eta Guraso Elkarteak.

ASCOTAko saltokietan, Institutuetan, ikastetxeetan, La Kolasa Gazte Etxean eta Udal Azokan aurkeztutako lanen erakusketa.…

III. Egun Osasungarria. Kirol jarduerak eskolen artekoa hamaiketako osasuntsuarekin. Maiatzaren 8an, ostirala, egingo da  9:00etatik 11:00etara Ereta frontoian. DBHko 4. maila eta Lanbide Heziketako 1. mailakoentzat.

I. Fotomuntaketa Lehiaketa Tafallan osasunaren alde 

premiadosACCÉSIT SARIA

IZEN ABIZENAK: Ane Ruiz Valencia eta Teresa Lizarazu Zaratiegui. HERRIA: Tafalla. IKASTETXEA: Eskolapioak

HIRUGARREN SARIA

María Gómez Jiménez, Rocio Gravalos Amador, Julia Amador Carbónell. TAFALLA.

HIRUGARREN SARIA

Mikel Navarro Garcia. Tafalla , Eskolapioak..

BIGARREN SARIA

Javier Grávalos Jiménez, Juan Luis Jiménez Jiménez. HERRIA: TAFALLA. IKASTETXEA: Eskolapioak.

LEHEN SARIA

Nerea Pérez Oroz. Tafalla, I.E.S Sancho III el Mayor.

Tafalla osasunaren alde

tafalla por la salud“Tafalla osasunaren alde ” egitasmoa 2010 urtean hasi zen bizimodu osasuntsua sustatzeko ohituretan zentratua, komunitatetik abiatuta, bere baliabideak sustatuz, koordinatuz eta erabiliz. “Kanpainaren asmoa ere bazen osasun maila hobeak lortzea hiritarren artean eta ez soilik osasun arloari lotuta, baizik eta pertsona eta taldeen parte hartzeari begira eta administrazio publikoek  osasun politikak inplementatzeari begira ere bai. Hortik garrantzia pertsonarengan eragiteaz gain, bere ingurunean ere bai”.

“Osasuna zure esku dago” leloak gure osasuna zaintzeak duen garrantzia adin txikietatik hasita eta gure esku dagoela azpimarratzen du.

Tafalla osasunaren alde ekimena haur-gaztetxoen artean abiatu zen. Horregatik esku hartu zuten zentro, elkarte, haur eta gaztetxoekin lotura duten erakunde guztiek. (Tafalla eta Orbaibarreko lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeak, Guraso Elkarteak, Gazkalo Elkartea, Tafallako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzua, Kirola eta Gazteria arloak, ijito komunitateko osasun eragilea eta Osasun Etxea).

Denbora honetan hainbat jarduera burutu dira ohitura osasuntsuen inguruan: Hamaiketako osasuntsuak, haur obesitatea, kirol jarduerak bultzatzea edo edari osasuntsuak kontsumitzea.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Peña Sporten erakusketa Kulturgunean

Peña Sporten erakusketa Kulturgunean

Ekainaren 16tik 30era "100 urteko pasioa urdinez eta beltzez" erakusketa izango da ikusgai Kulturgunean, Peña Sporten mendeurrena dela eta. Bertan, argazkiak, kamisetak, gara...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento