2016/12/20
Aurreko abenduaren 17an Iruñean “Benetako harrera ORAIN” manifestaldia izan zen, non arrazoi politiko edo guda arazoengatik nafarrora etortzen den guztiaren eskubideak aldarrikatu ziren. Izan ere, hurrengo egunean, abenduaren 18an Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzen zen. Tafallako Udalak Iruñean izandako martxan parte hartu zuen, “Acogida real, ya! Benetako harrera orain! Migrantes, errefuxiatuak, ongi etorri!” lelopean.
Nafarroak 300 errefuxiatu hartu behar ditu, baina oraindik 17 bakarrik hartu ditu.