2015/7/16
Tafallako Udaleko Berdintasun Arloak hiritarrei dei egiten die uztailaren 23an, osteguna, arratsaldeko 20:00etan, Nafarroako plazara txuriz eta zapi gorriz jantzita joatera. Helburua argazki baten bidez ikustaraztea, Tafallaren gaitzezpen irmoa indarkeria sexistari, jai guneetan ere bai.
Ekintza hau kokatzen da herriko jaietan egiten ari den Prebentzio eta Sentsibilizazio Kanpainaren barruan. Bi helburu ditu:
- Hiritarrak (eta batez ere gazteenak) sentsibilizatzea emakumeekiko indarkeria adierazpen ororen kontra, jokaera matxistei aurre eginez eta jarrera eraginkorra bultzatuz.
- Erakunde eta gizartearen konpromisoa agertzea errealitate honen aurrean, helarazteko ez dela arazo pribatua, baizik eta denon arazoa.
Argazkia Tafallako hainbat saltoki eta ostatutara zabalduko da.