Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2017ko urriak 20

Berdintasun Arloarentzako Logotipo Lehiaketaren sari banaketa

Foto noticia

2017/10/20

concurso-logotipo-igualdadGaur goizean Tafallako Udaletxean Berdintasun Arloarentzako logotipo lehiaketaren irabazleari 400€ko saria banatu zaio. Ekitaldia zuzentzen Rakel Alvarez Ardanaz, Berdintasun zinegotzia eta Imelda Mañeru Viguria, Berdintasun teknikaria izan dira. Lehiaketaren irabazlea Paloma Zaratiegui Ibarrola izan da, 26 urteko gazte tafallarra.

16 urte baino gehiago zuen edonor aurkeztu zitekeen lehiaketara, irailaren 26tik urriaren 13ra bitarte. Osotara 38 pertsona aurkeztu dira, bakoitzak 3 logotipo ezberdin bidaltzeko aukerarekin. Rakel Alvarez zinegotziak argitu duenez “16 gizon eta 22 emakume eta Tafallako 21 eta kanpoko 17 pertsona aurkeztu dira; kanpoko 17 horietatik 4 Nafarroatik kanpokoak eta 13 nafartarrak zirenak”.

Epaimahia Berdintasun Arloko zinegotziak, teknikariak eta beste bi kidek osatu dute eta azken erabakia hartzeko orduan lanen balore artistikoak,  moldakortasuna eta errepresentazio gaitasuna kontuan hartu dituzte.

Logotipoa more koloreko fondo baten gainean kokatutako espiral beltz batek osatzen du, non bertan genero maskulino zein femeninoa nahasten diren. “Gizarte honek genero berdintasunarekiko ematen ari den aldaketa irudikatzen du eta kaleko paretetako graffitti erreibindikatiboak ekarri ditzazkigu burura”, adierazi du Palomak. Lehiaketaren irabazleak logotipo berritzaile, gazte eta dinamikoa dela ere esan du.

Batxillergo Artistikoa, Diseinu Grafikoko Goi Mailako Zikloa eta Unibertsitateko Irakaskuntza Gradua dira Paloma Zaratieguik burutu dituen ikasketak.

Logotipoa Berdintasun Arloak parte hartuko duen esparru guztietarako erabiliko da eta azaroaren 25ean lehenengo aldiz ikusi ahal izango da.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen BANDOA | Suteen prebentzioa

BANDOA | Suteen prebentzioa

XABIER ALCUAZ ANDUEZA JAUNAK, NAFARROAKO TAFALLA HIRI OSO NOBLE ETA OSO LEIALEKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA, JAKINARAZTEN DU: gaur egun indarrean dagoela ekainaren 16ko 222/2...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento