2015/7/22
Tafallako Udalak sustatutako 2014-2016 Merkataritza eta Turismoaren garapenerako Planean kokatuak, bisita gidatuak antolatu dira berriro Tafallako Alde Zaharrean eta Elizetan.
Bisitak uztailaren 26an, abuztuaren 2an, 9an eta 23an izango dira eta Guiarte Servicios Turísticos enpresak antolatuak dira.
Topagunea goizeko 11etan izango da Udaleko atarian. Bisita doakoa da bertaratzen direnentzat (Tafallako Udalak diruz laguntzen du).
Tafallako hirigune historikoaren leku adierazgarrienak ikusten dira, baita Santa Maria eta San Pedro Elizetako Errenazimentuko erretaulak ere.
Bisitaren iraupena gutxi gora behera 90 minutukoa da.