Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2019ko otsailak 22

Bertako Agenda 21aren Ekintza Planaren aurkezpena

Foto noticia

Arturo Goldaracena, Tafallako Alkateak eta Pedro Leralta, Ingurumen-zinegotziak atzo goizean azaldu zituzten Tafallako Udaletxean Bertako Agenda 21ak jarraituko dituen abiapuntuak.

Proiektu hau lehen aldiz 2000. urtean burutu nahi izan zen Tafallan baina gora behera batzuen ondoren alboratu zen. Egungo legislaturak martxan jarri zuenetik ekintza ugari egin dira estrategia honen markoan.

Momentu hauetan Tafalla Jasangarritasunaren aldeko Nafar Entitateen Sarearen kontseilu nagusian sartuta dago eta Aalborgen gutuneko konpromisoak bermatzeko hitzarmena eman zuen. Herria bi proiektutan parte hartzen ari da Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin:

  • Egoki2, herriaren funtzionamendua aldaketa klimatikora egokitzeko eta CO2 emisioak murriztu eta zaintzeko. Hemen Berdesia Proiektuasartuko litzateke, Europa mailan garrantzitsua izan daitekeena.
  • Nafarroa Ezagutu Sarea, Erkidego Foral osoan zehar espazio natural eta bereizgarriak dinamizatzearen alde lan egiten duena. Gure kasuan “Laguna del Juncal” eta Tafalla beste herriekin lotzen duten ibilbideak sartuko litzateke bertan.

Herritarrekin eta agente ezberdinekin bildu ostean, Ekintza Plan bat landu da 5 puntu nagusirekin.

  • Udalerri bizia.Ekonomia eta lanaren hobekuntza ikuspegi jasangarriarekin.
  • Herri bizigarria. Kaleen planifikazioa eta mugikortasuna giza neurriekin.
  • Tafalla erreferentzia gunea.Zerbitzu arloan Tafalla eskualdeko herrientzako erreferentzia bihurtzea.
  • Gobernantza berri baten bila. Parte hartzea gobernantzaren oinarria bezala.
  • Lurraldearen ezagutzan sakontzea.

5 puntu hauek garatzeko 124 helburu ipini dira eta Ingurumen Batzordeak 10 helburu nagusitan laburbildu nahi izan ditu: Autokontsumo energetikoa bultzatzea, bertako kontsumoa bultzatzea, produkzio ekologikoa indartzea, kaleen hobekuntza, Berdesia Proiektua, Hiritar Mugikortasun Plan Jasangarria, kaleak oinezkoentzako moldatzea eta bizikletaren erabilera bultzatzea, kordinaketa inguruko herriekin Tafalla eskualdeko erdigune dinamizatzailea izateko, informazio, komunikazio eta parte hartze plana eta Merkatu Soziala.

Helburu batzuetan iada pausoak eman dira: Berdesia Proiektua, bizikleta bideak egitea edo alde zaharra oinezkoentzat ipintzearen nahia adibidez. Udalaren bozeramaileen hitzetan, ez da legealdi honen gauza, talde politiko guztiek onartu zuten proiektua baita eta legislatura guztiek bete beharko lukete etorkizunean.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen BANDOA | Suteen prebentzioa

BANDOA | Suteen prebentzioa

XABIER ALCUAZ ANDUEZA JAUNAK, NAFARROAKO TAFALLA HIRI OSO NOBLE ETA OSO LEIALEKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA, JAKINARAZTEN DU: gaur egun indarrean dagoela ekainaren 16ko 222/2...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento