
2015/3/27
Higuera Argazki Elkarteak antolatua, Udaleko Kultur Patronatuaren laguntzarekin, bi argazki erakusketa ikusgai egongo dira apirilaren 26ra arte, Centro Cultural Tafalla Kulturgunean.
Kulturgunean ikusgai egongo diren lehen erakusketak izango dira eta Elkarteak antolatzen duen “2015eko Udaberria” jardueren barruan kokatzen dira.
Alde batetik Javier Senosiainen eskutik, pertsonak protagonista dituen erakusketa “Zomorrotxoak eta “bihurritxoak”. Informazio gehiago.
Bestaldetik, erakusketa kolektiboa “Río Tinto. Paisaia. Bizipena” Carlos Mediavilla, César Lera, Josu Fernández, IosuGarai eta Diego López argazkilarien eskutik. Lekuari buruzko argazki bilduma zabala da, ikuspegi askotatik islatua eta eremuaren balio estetikoetan zentratua. Informazio gehiago
Bi erakusketen inaugurazioan, Atxu Ayerrak Higuera Argazki Elkartearen izenean, parte hartu duten argazkilariei eskertu die beren lana eta hiritarrak animatzen zituen erakusketak bisitatzera.
Erakusketa aretoan ikusgai egongo dira astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 21:00etara.
