Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2021eko urtarrilak 25

Biolina, biolontxeloa eta pianoa Kulturgunean entzungo dira Joaquín Taboada Hirukotearekin

Foto noticia

Joaquín Taboada hirukotea Tafallako Kulturgunean egongo da ostiral honetan 20:00etatik aurrera. Sarrerak Kulturgunean bertan edo hemen erosi ditzakezu

3 EN DIÁLOGOS 80ko eta 90eko hamarkadetan gure bizitzetan sartu ziren Musika Berriak eta Radio3- eko “Dialogos 3” eta M80ko “Música Privada” bezalako irratsaioetan jo zuten Musika Berriei egindako omenaldia da.

Musika hori erabakigarria izan zen entzule eta konpositore belaunaldi oso batentzat, alternatiba bat, estiloen arteko fusio bat eta planteamendu musikalen ikuspegi estetiko berri bat ikusi baitzituzten.

3 EN DIÁLOGOS birsortzea da, ez imitazioa. Jo beharreko abesti bakoitza berariaz moldatu da biolin, biolontxelo eta piano hirukotearen prestakuntzarako (gai batzuetan, akordeoia), izan ere ezinezkoa izanen bailitzateke jatorrizko gai guztiak sortu ziren bezala egitea, formazio eta estilo ugari baitaude, besteak beste, New Age puruenetik hasi eta musika elektronikoraino.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen BANDOA | Suteen prebentzioa

BANDOA | Suteen prebentzioa

XABIER ALCUAZ ANDUEZA JAUNAK, NAFARROAKO TAFALLA HIRI OSO NOBLE ETA OSO LEIALEKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA, JAKINARAZTEN DU: gaur egun indarrean dagoela ekainaren 16ko 222/2...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento