Otsaileko feriak data aproposa dira gure hiri apal baina entzutetsua ezagutzeko. Jende asko dator asteburuan zehar produktu artisauak erosteko, egitarauak eskaintzen dituen mota guztietako ekimenetaz disfrutatzeko, bertako gastronomia ezagutzeko eta kaleak alaitzen dituzten jai giroaz eta musikaz gozatzeko.
Egitarauak eskaintzen duen beste ekimen erakargarri bat gune historikora egiten diren bisita antzeztuak dira. Bertan Tafallako monumentu eta eraikin zaharrenak bisitatu daitezke gida baten azalpenekin zein gure hiriak eman dituen pertsonai bereizgarrien agerpenekin.
Bisita otsailak 9 larunbatean 12:30ean aterako da Udaletxetik.
Sarrerak guiartenavarra.com orriaren bidez edo irteera puntuan bertan erosi daitezke.
