Iritsi da “abenduko zubia” eta Erdialdeak bisitari ugari jasotzen dituen garai honetarako Tafallako Udalak mundu guztia gonbidatzen du bertara etortzera, hiriak eskaintzen duen eskaintza turistiko komertzialaz gozatzeko.
TUBALA BRASS WEEK
Abenduaren 3tik 8ra Tafalla Kulturgunean Tubala Brass Week jaialdiaren zazpigarren edizioa ospatuko da:
- Asteartea 3: La Tafallesa eta Sebastian Gil
- Asteazkena 4: Video Game Music, Tafalla eta Iruñako eskola munizipalekin
- Osteguna 5: Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta Sebastian Gil
- Ostirala 6: Brass it up! La Muza Band eta Tubala Kids-eko ikaslegoarekin
- Larunbata 7: Auzoband, Ruben Simeo eta Alberto Urretxo
- Igandea 8: Ehun urteko dantza, Epsilon Ensemble
Kontzertu guztiak 20:00etan izango dira eta sarrerak aurretik erosi daitezke www.tafalla.es web orrian. Era berean, kontzertuei buruzko informazio guztia www.tubalabrassweek.com orrian dago.
BISITA GIDATUAK
Abenduaren 7an 12:30ean Tafallako Udaletik abiatuko da Bisita Gidatua Alde Historikora. Sarrerak www.guiartenavarra.com helbidean erosi daitezke aurretik. Bisitaren hasieran bertan ere erosi ahalko dira 3 eurotan. Prezio hau Tafallako Merkataritza eta Turismo zinegotzigoaren diru laguntzari esker murriztua izan da.
PEÑEN KROSA
Ohikoa den bezala abenduak 8 igandea, 12:00etan Peñen Krosaren 41. Edizioa ospatuko da ibilbide berriarekin. www.rockthesport.com orriaren bidez frogaren ezaugarri eta legedia kontsultatu eta izena eman daiteke.
ZINEMA
Lehen aipatutako aktibitateetaz gain Kulturguneko zinema aretoan berriki estreinatu diren filmak ikusgai egongo dira
- La Famila Adams: abenduak 2 eta 3; 17:30ean
- Estafadoras de Wall Street: abenduak 1, 2 eta 3; 20:00etan
- Abuelos: osteguna 5; 18:00 eta 20:15ean
- Maléfica Maestra del Mal: 6,7 eta 8; 17:30ean
- Si yo fuera rico: 6,7 eta 8; 20:00etan
Sarrerak eta informazio guztia hemen: https://www.cinetafallakulturgunea.com/
GASTRONOMIA
Egitarau kulturala bezain anitza da hiriak duen eskaintza gastronomikoa: bertako taberna eta jatetxetan hemengo produktuekin eta denboraldiko pintxo eta platerak aurkitu daitezke