Nafarroak bat egiten du 2026ko Hezeguneen Munduko Egunarekin, “Hezeguneak eta ezagutza tradizionalak: kultura-ondarea ospatzea” lelopean, gizartea sentsibilizatzeko eta inplikatzeko berebiziko garrantzia duten ekosistema horien kontserbazioan eta zaharberritzean. Horretarako, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak, Tafallako Udalaren laguntzarekin, bisita antolatu du herritarrentzat, igande honetan, otsailak 8, OREKANek egingo duen Junkal aintzirako hezegune naturalera.
Hezegune horretan Nafarroako dibertsitate biologikoaren adierazgarri diren habitat naturalak, flora eta fauna basatia daude. Hezegunearen funtzionamendu hidrologikoa funtsezkoa da bere habitatak kontserbatzeko, eta haren balioa bertan babesten diren uretako hegaztietan datza. Ekosistema horien garrantzia azpimarratu behar da; izan ere, hezeguneek klimaren egonkortasunari, elikagaien eta uren segurtasunari eta biodibertsitatearen erresilientziari laguntzen diete.
Garraioa doakoa izango da Iruñetik, Tafallan geldialdia eginez, aurreikusitako lekua bete arte. Izen-ematea izena emateko formularioaren bidez eta 648175312 telefonoaren bidez egin daiteke.
Nafarroako hiriburutik 10:00etan irtengo da (Tafallan 10:45ean geldituko da) eta 13:30ean Iruñera itzuliko da (12:45ean Tafallara).
