Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2019ko apirilak 16

Bisita gidatuak Tafallako gune historikora Aste Santuan

Foto noticia

Aste Santu honetan, Erdialdea bisitatzera datorren jendeak Tafallako ondarea ezagutzeko aukera izango du Tafallako Udaleko Merkataritza eta Turismo Zinegotzigoak antolatutako bisita gidatuen bidez. Hauek apirilaren 20 eta 21ean izango dira, 12:30ean. Udaletxetik aterako da eta sarrerak bisita hasi baino 15 minutu lehenago erosi ahalko dira udaletxearen atean bertan, baita entradas.guiartenavarra.com web orriaren bidez.

Bisiten prezioa 3€koa izango da, prezio murriztu bat, hauen gastuaren zati handi bat Udalak ordaintzen duelarik. 13 urte baino gutxiago dituzten pertsonek ez dute ordaindu beharrik.

Apirilaren 20ko bisita antzeztua izango da, garai batean herrian bizi izan ziren pertsonaien agerpenekin, 21ekoa ordea konbentzionala. Bertan herriko kale eta eraikin historikoetaz disfrutatu ahalko da herriko historia eta tradizioak ezagutuz.

Bisita hauen helburua Tafallako turismoa dinamizatzea da. Hauei buruzko informazio gehiago izateko 948 741 273 (Guiarte Zerbitzu Turistikoak) zenbakira deitu daiteke.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento