
Zortzigarren Ager Vasconum Literatur Lehiaketa hasi da
Atzo Ager Vasconum Literatur Lehiaketaren VIII. edizioa aurkeztu zen Tafallan. Aurreko urteetan bezala, 12-30 urte bitarteko gazteei bideratua dago, D ereduko ikasleentzat. Xa...
Otsailaren 7an, astelehena, “Bizitza eta Dolua” hitzaldia izango da, bizitzaren amaieraren inguruko jardueren zikloa ixten duena, Lehen Mailako Osasun Arretaren, Liburutegiaren eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren artean koordinatuta antolatua, eta oraingo honetan Irache Fundazioaren laguntzarekin.
Hitzaldia Tafallako Liburutegian izango da, erabilera anitzeko aretoan, 18:30etik 20:15era, eta Juan Pedro Arbizu San Juan de Dios Ospitaleko Psikologo Klinikoak emango du.
Ziklo honetako jardueretan zehar, bizitzaren amaieraren aurreko erabaki kontzienteak hartuta, gogoeta partekatuak egiteko guneak sortu dira, eta, hasteko, zaila zaigu horiek aztertzea, bizitzaren beraren parte baitira.
Maite dugun pertsona bat galtzea bizitzan zehar guztiok biziko dugun zerbait da. Dolua krisi bat da, erronka bat. Baita eraldaketa sakonerako aukera ere. Minari ahotsa ematea hautu jakintsua da, eta modu partekatuan egiteak prozesu hori humanizatzen du.
Jarduera ahalik eta berme handienekin egin dadin, osasun-agintariek Covid-aren pandemiari buruz emandako gomendioak beteko dira.
Atzo Ager Vasconum Literatur Lehiaketaren VIII. edizioa aurkeztu zen Tafallan. Aurreko urteetan bezala, 12-30 urte bitarteko gazteei bideratua dago, D ereduko ikasleentzat. Xa...
Asteazken honetan Tafallan Nafarroako Filmotekaren saio berri bat ospatuko da eta bertan "Tito", "Contadores" eta "Por fin me jubilo" film laburrak proiektatuko dira. Ekitaldi...
Datorren igandean, apirilak 6, Higuera argazkilari Elkarteak bere rallyaren hogeita hamahirugarren edizioa ospatuko du. Jardunaldiak bost proba izango ditu, bai eta lehenengo ...