Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2020eko maiatzak 21

“Bizitzak erdigunera”, zaintzan erantzunkidetasunaren aldeko kanpaina

Foto noticia

Tafallako Udaleko Berdintasun Sailak, berdintasun-teknikaria duten toki- eta lurralde-erakundeen sareko lanaren esparruan, sentsibilizaziorako kanpaina bateratua jarri du abian, zainketen balioari buruzkoa. Kanpainaren leloa hau da: “LAS VIDAS AL CENTRO”. BIZITZAK ERDIGUNERA”.

Covid-19ko krisiak berriz ere erakutsi du zainketa-krisi handi batean murgilduta gaudela; bizitzak ez daude erdigunean.

Pandemiak eragindako egoera berri horiek lehendik zeuden eta ibilbide luzea zuten genero-desberdintasunei gehitzen zaizkie. Gaur egungo egoerak lanaren sexu-banaketa eta genero-estereotipoak indartu ditu, eta emakumeak dira gehien bat zainketen ardura dutenak.

“LAS VIDAS AL CENTRO. BIZITZAK ERDIGUNERA” lemak zainketa-lanen garrantzia eta horien beharra ikusarazi eta dimentsionatu nahi ditu, bizitzak zentroan jartzearen eta erantzunkidetasunaren beharra. Era berean, lemak hainbat erpin biltzen ditu:

● Bizitzaren jasangarritasuna. Bizitzaren jasangarritasuna politiken eta gure antolaketa-sistemaren erdigunean kokatzea, kapitala eta onura ekonomikoa erdigunean jartzen dituen egungo eredua ordezkatuz.
● Bizitzari eusten dioten zainketa-lanei, ordaindutakoei zein ordaindu gabekoei, etab. balioa ematea. Haiek gabe (bai etxe barruan, bai kanpoan: osasun sistema, gizarte lana, elikadura…) ezin da ezer mantendu. Mundua gelditu egiten da. Bizitzari ikusezinetik eusten zaio. Lan ikusezin hori emakumeek egiten dute %80an.

● Zainketa-lanen banaketa eta erantzukizuna familietan. Denbora mugatua da, eta pertsona guztiek hartu behar dute, batzuk besteen lanaren kontura aisialdi gehiago izan gabe. Familien, enpresen eta Estatuaren arteko erantzunkidetasuna behar da zainketek dakartzaten ardurei erantzuteko orduan.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento