Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2022ko ekainak 23

Bozkatu jaietako zuziria botatzeko hautagaien artean

Foto noticia

Aurten ere Tafallako Jaiak ospatuko dira ohiko egunetan eta Alkatetzak erabaki du herritarrek aukeratuko dituztela abuztuaren 14an botako den suziriaren jaurtitzaileak.

Ekainaren 20an amaitu zen herri-hautagaitzen bilketa eta astearte honetan, hilak 21, Festa Batzordeak herritarrek aurkeztutako proposamenak jaso zituen. Horien artean hiru hautagai finalista aukeratu ziren, ekainaren 23tik 29ra udal webgune honen bidez egingo den herri-bozketan hautatuak izan daitezen. Bertan Tafallan erroldatuta dauden 16 urte edo gehiagoko pertsona guztiek bozkatu ahal izango dute, pertsona bakoitzeko behin bakarrik. Internet bidez egin ezin dutenek udaletxean eman dezakete haien bozka astelehenetik ostiralera 12:00etatik 14:00etara lehenengo pisuan.

Hiru hautagaitza finalistak honako hauek dira:

  • San Sebastian jubilatu elkarteko Hiritar Bolondresak: Herria hobetzeko eta landa-eremua berreskuratzeko eta berreraikitzeko egindako lanarengatik.
  • Garces de los Fayos Ikastola: 50 urtez euskararen irakaskuntzaren alde zein kulturalki herriarengatik egindako lanagatik, 2022ko Nafarroa Oinezaren antolakuntza barne.
  • Tafallako osasun zentroko eta adinekoen 3 egoitzetako ordezkariak: pandemian zehar bizi izandakoagatik eta egindako ahaleginagatik.

BOZKATU HEMEN:

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento