Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2020eko abenduak 2

Broken Brothers Brass Band Tafallan izango da datorren larunbatean

Foto noticia

Nafarroako Gobernuak foru zubi honetarako prestatu duen 948 Kultura-Kultura programaren barruan, Tafallan BROKEN BROTHERS BRASS BAND taldearen kontzertua antolatu du. Abenduaren 12an izango da, 19:00etan, eta 5 €-ko sarrera izango du.
Sarrerak dagoeneko salgai daude Tafalla Kulturguneko leihatilan edo web orrian: hemen klik eginez

“Broken” 2006an sortu zen Iruñean, eta atzoko eta gaurko New Orleans kaleko taldeen soinua dakarkigu (Hot 8 Brass Band, TBC Brass Band, Stooges S Band, Brasbirth..). Lau disko ditu kalean, bai zuzenean, bai estudioan (Javdeafuego, “Gumbo”-ren errezeta bikain honetan, gaur egungo jazza (Robert Glasper, Kamasi Washington…), groove dantzari sendoak, gure kaleetako bizitza islatzen duten taldeko kantuak, rap, inprobisazio kolektiboa… Brokenen emanaldia 948 Kultura programaren barruan dago, Nafarroako Gobernuko Kultura Sailak babestuta.

Jarduera guztien liburuxka deskargatzeko, sakatu hemen.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento