2016/10/17
Urriaren 19an, urtero bezala, Bularreko minbiziaren kontrako Eguna gogoratzen da, gizarteak bularreko minbiziaren aurka duen borrokarekiko konpromisoa oroitaraziz. Mendebaldeko emakumeengan ohikoena da minbizi mota hau: 8 emakumetatik 1ek izango du bularreko minbizia bere bizitzan.
Horregatik Tafallako Udaleko Berdintasun Arloak bat egiten du sentsibilizazioarekin, gaixotasuna goiz detektatzea sustatzeko eta egoera horretan egon diren edo dauden emakumeak laguntzeko. Bi jardueren bidez adierazi nahi dugu:
- Urriak 18, asteartea, 19:00etan Liburutegian. Hitzaldia “Bularreko minbizia diagnostikatu dizute, eta orain zer?” Maite Bengochea, AECC elkarteko psikologoa.
- Urriak 21, ostirala, Azoka txikian Informazio postua.
Bi proposamen hauetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu