Badirudi Riki Abad ez dela inoiz nekatzen. Duela gutxi lesio batetik atera berri den arren, tafallarrak erresistentzia erronka berri bati ekingo dio, eta beti bezala kausa on batengatik. Oraingo honetan GERNA, Nafarroako Gaixotasun Arraroen Taldearen aldeko diru bilketa bat egiteko ekimen solidarioa burutuko du.
Uztailak 21eko 12:00etatik 22ko 12:00etara, 24 orduz jarraian igerian arituko da Tafallako Kirol Hirian. Honetaz aparte, ekimenak hainbat aktibitate izango ditu: DJ bat, kontzertuak, aurpegi-margotzaileak, jokuak eta elkartasun afari bat besteak beste. Helburua kolorez eta jai giroz betetako jardunaldi bat osatzea da.

Igeriketan oso ikasia ez den arren, erresistentzia erronka ugari burutu ditu formatu ezberdinetan: maratoiak, zintako laisterketa jarraiak, errepide zein mendiko bizikleta frogak… “Beti izan nuen buruan 24 orduz igerian aritzearen erronka, 15km-ko maratoia egin nuenetik batez ere” azaldu du atletak.
Aurkezpenean Jose Ignacio Moros zinegotzia; David Ros, Masquatro enpresaren kudeatzailea; Berta Jimeno, Gizarte-teknikaria eta Iñigo Juango, GERNAko kidea izan dira. Guztiek herritarren parte hartzea beharrezkoa dela aipatu dute. Helburu horrekin, igerilekuko beste karril guztiak jendeari irekiak egongo dira, denon artean Rikiri babesa emateko. Gainera, kilometro horiek ere haien balioa izango dute empresa babesleen laguntzari esker. GERNA lagundu nahi duen orok eskura ditu bere web orria eta korreoa:
www.enfermedadespocofrecuentes.org
info@gerna.es
Aurkezpenean ere Jesus Arrizubieta alkatea izan da, beste talde politikoetako ordezkariekin batera. Honek Rikiren etengabeko erronkak ekarri ditu gogora eta mundo guztia parte hartzera animatu du, ondokoa laguntzeak duen garrantzia azpimarratuz.